Skip to main content

Biztanleri aktiboaren emakumezkotasun indizea gora doa motel

Biztanleria aktiboaren feminitate indizea, 2010

Euskal Herriko indizea EB-27koaren parekoa da

EB-27ko biztanleria aktiboaren %45,4 emakumezkoa da EUROSTATeko datuen arabera. Azkeneko bosturtekoan feminitate tasaren igoera apala izan da baina konstantea (+0,7). EB-15aren kasuan hazkundea +0,9koa izan da. Euskal Herriko biztanleria aktiboaren feminitate tasa %45,6koa da.

Euskal Herria osatzen duten administrazioen artean, feminitate tasarik altuena Iparralden (%48,3) topatzen dugu eta EBko ranking-ean, 20. postuan kokatuz indizerik altuenen artean dago. Iparraldeko errealitateak Nafarroa Garaikoarekin egiten du talka, izan ere, feminitate tasa %44,4koa baita eta ondorioz Europako erregioen ranking-ean 221. postuan legoke. Azkenik, EAE 165. lekuan legoke %45,4ko indizearekin. Alta, feminitate indizearen hazkundea handiagoa izan da EAEn (+3,0) eta Nafarroa Garaian (+2,5) gainontzeko Europako Batasunean baino.

Genero desberdintasun handienen lekutzearen inguruan azpimarratzekoa da batez ere, Malta (%34,2), Italia (%40,9), Grezia (%41,9), Luxenburgo (%43,7), Errumania (%44,3), Irlanda (%44,4), Espainia (%44,5) edo Eslovakia (%44,7) bezalako estatuetan gertatzen dela.

Bestalde, biztanleria aktiboaren feminitate indizerik altuenak Lituanian (%50,3), Letonian (%50,3), Estonian (%50,3) eta Frantzian (%47,7) daude, azken lurralde honetan, batez ere ondorengo erregioetan: Champagne-Ardenne (48,7), Midi-Pyrénées (48,3), Île de France (48,3) edo Sud-Ouest (48,1). Baita ere, indizea altua da Finlandian (%48,2), Eskozian (%47,8), Islandian (%47,4), Danimarkan (%47,1) edo Suedian (%47,1). Oso erregio gutxitan emakumezkoen proportzioa gizonezkoena baina altuagoa da, esaterako, Martinikan (%52,7), Guadalupen (%52,5) edo Korsikan (%51,1).