Skip to main content

Euskal Herriko inportazioek %12,5 gora egin zuten 2011 urtean

Kontsumo ondasun iraunkorren inportazioak %16,8 jaitsi ziren, ordea

Inportazioek Euskal Herrian %12,5ko hazkundea izan zuten 2011 urtean aurreko urtearekin alderatuz, ondorioz, kanpo ondasun eta zerbitzuen kontsumoa hazten darrai Euskal Herrian baina erritmoa apalagoa da aurreko ekitaldian baino. 2010ean inportazioen hazkundea %25,4koa izan zen. Emaitza positiboa kontuan izanik aurrekari moduan 2009 urtea oso beltza izan zela -%36,3ko beherakadarekin.

Datu hauek gure herriaren jarduera ekonomikoaren argazkia eskaintzen digute non ekonomia oso irekia den eta tradizioz industria inportazioen oso mendekoa den.

Sektore ekonomikoen arabera, 2011n hazkunderik nabariena automobilen sektoreak izan zuen %30,6rekin, jarraian erdi-manufakturak (%18,5), lehengaiak (%16,9), produktu energetikoak (%12,8) eta elikagaiak (%5,6).

Gainontzeko sektoreetan, azken urte honetan hazkundea negatiboa izan da. Azpimarratzekoa da kontsumo ondasun iraunkorren joera alderantzikatua (-%16,8), eta modu apalagoan hazkunde negatiboa jazo dute kontsumo manufakturak (-%0,4) ekipamendu ondasunak (-%0,1) eta bestelako salgaiak (-%1,3). Azken hiru sektore hauetan, nahiz eta 2011n beherakada apala jazo 2010ean hazkunde nabaria izan zuten eta 2009an ez zuten beste batzuk jasan zuten atzerakadarik izan.

Edozein kasutan, Euskal Herriko mendekotasun energetikoa agerian geratzen da 2011n inportazioen %26,3a suposatzen baitute. Halaber, inportazioen %23,8a erdi-manufakturak dira. Ekipamendu ondasunen bolumena (%16,6) ere garrantzitsua da, baita ere automobil sektorearena (%13,4) eta lehengaiena (%8,6).

Nazioartean, Euskal Herriarentzat eragin lurralde nagusienak direnen inportazioen hazkundeari erreparatuz, agerian aurkitzen dugu gorabidean dauden mundu mailako potentziek ez dituztela krisiaren ondorioak Mendebaldekoak bezala nozitzen.

Euskal Herriak, Mendebaldeko beste hainbat erreferentzia bezala, hazkunde motela darama baina iraunkorra, 2009an izandako erortzea, aldiz, beste lurraldeekiko proportzionalki altuagoa izan zen.

[table id=29 /]