Skip to main content

Euskal patenteen kopurua behera

Goi teknologian murrizketa handiagoa izan da

Euskal Herrian patenteak %48,2 murriztu ziren 2009 urtean zehar aurreko urtearekin alderatuz. Horrek esan nahi du boskoiztu egiten dela 2008an (%-9,4) alor honetan emandako jaitsiera eta ondorioz azken hamarkadan biztanleko patente kopuruaren ratioa inoiz ezagutu gabeko zifretan kokatzen da (31,6 patente milioi bat biztanleren arabera), EUROSTAT eta EPOko datuen arabera.

Murrizketa nabariena jazo zen goi teknologiako patenteetan (%-61,4), nahiz eta jakin, euskal ekoizpen sarean alor hau ez dagoela erabat finkatuta. 2000, 2003 edo 2005 urtean berrikuntza goi teknologian txikiagoa izan zen 2009 urtearekin alderatuz.

2009rako sektorekako datu batzuen faltan, kaltetuenak izan ziren alorrak 2007-2009 urtea artean ehungintza eta papera (-%89,7), elektrizitatea (-%60,3) eta giza beharrak (-%58,8) izan ziren.

Indartuta irten diren alorrak berrikuntzaren alorrean Euskal Herrian askotariko teknika industrialak eta garraioa leudeke (behin betiko daturik gabe 2009rako). Baita ere, mekanika, argiztatzea, berokuntza, armagintza eta leherkuntza (10,2 patente milioi bat biztanleko). Aipatu behar da armagintzan egindako inbertsioa oso eztabaidatua izan dela.

Azkenik, aipatu, 2009rako behin betiko datuen karietara, bioteknologiaren alorrean 5,9 euskal patente onartu ziren milioi bat biztanleko Europan.

Datuok irakurketa desberdinak uzten dizkigute.

Batetik, ohartu gaitezke sortzen ari diren sektore berrien inguruan fokalizatzen ari direla berrikuntzarako baliabideak, esaterako, bioteknologietan, eta aldiz, sektore helduetan murrizketak daude. Aldi berean, kontuan izan behar dugu aurrera eramaniko berrikuntza alorrerako sustapen politikek krisi garaia iritsi aurreko egoerari erantzuten dietela eta gogoeta litzateke ez ote diren politika hauek guztiak berriz ere gainbegiratu behar Euskal Herriak aurre egin behar dion egoera ekonomiko, teknologiko, sozial… berriaren atarian.

Gerta liteke soilik puntakoenean inbertsioak egitea (eta urrunena, oraingoz) milaka enpresa eta profesionalek berrikuntzarako inpultsoa behar duten bitartean.

[table id=23 /]