Skip to main content

Emakumezkoen enplegu tasak gora eginda, 2008 urtekoaren pare berriz

2011 urtean emakumeen enplegu tasa %2 emendatu da, INE eta INSEEren datuak kontuan hartuz. Honek emakumeen enplegu tasa, iturri ofizialen arabera, %64,3 eta %64,6 inguruan jartzen du. 2008 urtean gertatutako galera txikiaren eta 2009ko gainbeheraren ondoren joan den urteko datuek adierazten duten emakumeen enpleguak gora egiten jarraitzen duela.

Joera hau sendoa izan da Iparraldean, behin behineko datuekin egindako estimazioen arabera. Araban (%3,3) eta Bizkaian (%2,9) ere hazkundea aipagarria izan da, INEren arabera. Lurraldeka, 2011ko emakumeen enplegu tasarik handienak Gipuzkoan (%61,5, EUSTATen arabera) eta Araban (%61,1 INEren arabera) daude. Aldiz, txikienak Bizkaian (%58,2, EUSTATen arabera) eta Nafarroa Garaia (%58,9 INEren arabera).

Nazioartean, emakumeen enplegu tasari dagokionez, Euskal Herria Europako bataz bestekoaren gainetik dago, hiru dezima gorago hain zuzen, 2010 urteko datuen arabera. Era berean, Islandia, Suitza, Finlandia edo Alemania bezalako estatuen azpitik kokatzen da, baita Frantziarekiko 0,8. Espainiako egoeratik Euskal Herria oso urrun da, +6,2. Azkenik, emakumezko enpleguaren hazkundea ezagutu duten Europako lurraldeen artean dagoela Euskal Herria esan dezakegu.

Enpleguaren hazkundea emakumezkoengan. Euskal Herria, 2011
Landunen hazkundea Langile kop. Enplegu tasa
2009 2010 2011 2011 2011
Araba EUSTAT -1,0 4,1 -1,3 63.200 59,6
INE -2,6 -0,9 3,3 64.750 61,1
Bizkaia EUSTAT -1,6 1,5 0,0 222.800 58,2
INE -4,4 4,0 2,9 225.975 59,1
Gipuzkoa EUSTAT -0,8 -1,9 2,8 141.200 61,5
INE -2,4 -1,0 -0,9 140.375 61,2
Nafarroa Garaia INE -3,4 1,5 1,0 121.225 58,9
Iparraldea INSEE -2,8 0,9 6,9 57.236 60,3
Lapurdi INSEE - - - 45.988 * 59,6 *
Nafarroa Beherea INSEE - - - 5.794 * 64,8 *
Zuberoa INSEE - - - 2.816 * 64,8 *
Euskal Herria EUSTAT -1,8 0,9 1,4 605.661 59,4
INE -3,4 1,5 2,0 609.561 59,8
* Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoarako langile kopurua eta enplegu tasa 2008 urteari dagokio.
Oharrak:
· Iparraldeko datuak Akitaniarekiko estimazioak dira.
· Enplegu tasaren kalkulurako 16 eta 64 urte bitarteko biztanleria kontutan hartu da.
Iturria: EUSTAT, INE eta INSEE.

Enpleguaren hazkundea emakumezkoengan. Euskal Herria eta nazioartea, 2010
Landunen hazkundea Enplegu tasa
2009 2010 2010
Islandia -2,4 0,7 76,2
Brandenburgo 0,6 0,2 71,0
Suedia -1,7 0,4 70,3
Mecklenburg-Vorpommern 0,4 0,5 68,8
Baden-Württemberg 0,7 -2,0 68,4
Zelanda 0,8 -2,4 67,5
Finlandia -1,3 -1,2 66,9
Eskozia -1,6 -0,0 66,3
Alemania 0,7 -0,6 66,1
Poitou-Charentes -0,1 0,7 62,8
Itä-Suomi -1,7 0,2 62,4
Bretaña 1,5 -2,5 61,5
Frantzia -0,2 0,0 59,3
EH (Eustat) -1,8 0,9 58,5
EH (INE) -3,4 1,5 58,5
Europako Batasuna (27) -0,7 -0,5 58,2
Espainia -3,5 -1,0 52,3
Région wallonne 0,2 1,4 50,6
Iturria: Eurostat, EUSTAT, INE eta INSEE.