Skip to main content

Mahai ingurua: Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin?

Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean.

Ekitaldia irekia izango da UEUko ikastaroen karietara.
  • Data: Uztailak 5, asteartea.
  • Lekua: IUTeko Baionako Unibertsitatean, Gaztelu Berria - Paul Bert enparantza - 64100 Baiona
  • Ordua: 17:00etatik 19:00etara
  • Hizkuntza: euskara

Izen emateko, mesedez, bete ondorengo izen emate orria.