Skip to main content

Euskal Herria helburu

GAINDEGIA, Euskal Herria helburu

Euskal Herriko eragile ekonomiko eta sozialen bultzadaz 2004an sortutako elkartea da. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere xede nagusia arlo sozioekonomikotik Euskal Herriaren nazio garapenari lagungarri zaizkion edukiak landu eta eskaintzea da.

Herritargoaren ongizatea eta inguru naturala babestea, iraunkortasuna oinarri duen lurralde egitasmoa gauzatzea lehentasun dira herri ororentzat. Baita Euskal Herriarentzat ere. Sektore zein lurraldeen arteko lankidetzatik hasten da erronka nagusiei herri xedez erantzuteko bidea. Gaindegiak herri ikuspegia indartzen lagundu nahi luke eta Behategiak, erakunde teknikoa del aldetik, oinarrizko ekarpena egin dezake bide horretan.

Gaindegiak, beraz, bere egiteko nagusitzat du Behategi sozioekonomikoa sortu eta garatzea, horren bitartez, gero eta eskuragarriagoak izan daitezen ororentzat gure herriaren dimentsio sozioekonomikoari dagozkion edukiak eta baliabideak.

EGITEKOAK...

  1. Sektore zein lurraldetako errealitate sozioekonomikoaz informazioa bildu eta hedatu.
  2. Eremu sozioekonomikoan herri xedea duten ikuspuntuak landu eta iritzia eragin.
  3. Elkarrenganako ezagutza lurralde arteko lankidetza eta sareen garapena sustatu.