Skip to main content

Iparraldeko hauteskundeak: Ipar Euskal Herriko ekonomia eta gizartea ezagutzen

Iparraldeko bozak Hurrengo sei urteetan haien udal ordezkariak zeintzuk izango diren erabaki berri dute ipar euskal herritarrek, martxoaren 23an eta 30ean egindako hauteskundeetan. Herri batzuetan betiko joera hartu du bozkak, beste batzuetan aldaketa aipagarriak gertatu dira. Horiek ulertzeko bere ekonomia eta gizartearen ezaugarriak ezagutu behar dira.

Hurrengo lerrootan, Ipar Euskal Herriko hauteskunde emaitzen alderdi soziologikoa ulertzen lagun dezaketen argibide batzuk eskaini nahi dizkizu Gaindegiak.

Bi itzuli dira

Martxoaren 23ko bozetan zerrenda batek gehiengo absolutua lortu zuen udalerrietan, bukatutzat jo zituzten hauteskundeak. Beste udalerri guztietan, bigarren itzulia egin zen martxoaren 30ean. Aurreneko bueltan botoen %10 baino gehiago lortzen duten zerrendek dute bigarren itzulira aurkezteko eskubidea, eta %5 baino gehiago eskuratutakoek bigarren itzulira igaro den hautagaitza bati atxikitzeko aukera dute. Aliantzak publikoak dira: elkartu ziren zerrendek martxoaren 25eko 18.00ak baino lehen eman behar izan zuten itunaren berri. (testu osoa dossierrean)

…eta herri elkargoen zuzendaritzan nor egongo den hautatzen da

Udal hauteskundeek utzitako konposizioaren araberakoa da herri elkargoen gobernu organoen konposizioa ere. Herri Elkargoak Hego Euskal Herriko mankomunitateen parekoak dira, non hainbat udalek zerbitzu eta proiektu komunak elkarrekin garatzen dituzten (hondakinen bilketa, egitasmo ekonomikoak, garraioa…). Ipar Euskal Herriko udalerri gehientsuenak txikiak dira, eta herri elkargoetan biltzeak egitasmo zein aldarrikapen lokalei eraginkortasuna eta oihartzuna eskaintzen diete. Aukera honek berebiziko garrantzia du, barnealdeko arazoek orain arte ezagutu ez duten oihartzuna izan baitezakete. (testu osoa dossierrean)

[AUDIOA]

Imanol Esnaola, Gaindegiako koordinatzailea, Info 7 irratian: Zergatik egin dute gora ezkerreko abertzaleek ipar Euskal Herrian?

[TXOSTENA]

[[nid:16824]]