Euskal Herria karbono neutraltasunetik urrun

Erregai fosilekiko menpekotasuna handia da oraindik Euskal Herrian. Azken datuen arabera, Berotegi Efektuko Gas (BEG) isurpenak murrizteko estrategia desberdinak indarrean diren arren, urtebetean biztanleko 8,3 tona BEG isuri ziren atmosferara. Alemania edo Belgikaren pareko emisioak dira horiek, munduko per capita isurpenen bikoitza.
Etiketa orokorrak: Iraunkortasuna

Energia berriztagarrien ezarpenean atzetik dabil Euskal Herria

Energia berriztagarrien presentzia %17,4koa da Euskal Herrian. Energia berriztagarriak gorabidean dira, baina ez egoerak eskatzen duen erritmoan. Europako beste lurraldeetan bezala, elektrizitatea energia berriztagarrien presentzia handiena duen bigarren mailako energia mota da.