Kontsumo Prezioen Indizeak behera egin zuen iaz Hego Euskal, Herrian aurreko urtearekin alderatuta. Aldiz, apalki bada ere, salneurriak hazi egin ziren Europan.
2020ko maiatzean salneurriak aurreko hileko joeran jarraitu dute. Erregaien prezioen beherakada eta janariaren gorakada bere horretan mantendu da, eta iazko urtearekin alderatuta Hego EHko KPIk behera egin du bigarren hilabetez. Osasun krisia bete-betean ari da baldintzatzen salneurrien bilakaera udaberri honetan
2020ko apirilean Kontsumo Prezioen Indizeak aurreko hileko joeraren bidean mantendu eta, Hego Euskal Herrian, hazkunde negatiboa izan du. Ipar Euskal Herrian, aldiz, prezioen hazkundea apala izan da. Erregaien prezio gainbeherak elikagaien prezio gorakadarekin bat egin du denboran.