2013 urteaz geroztik Euskal Herrian handiagoa da heriotza kopurua jaiotzena baino, eta bien arteko tartea, handitzen ari da. Epe ertainean haurren gutxitzeak ondorio nabarmenak izan ditzake hezkuntza-sisteman, eta luzarora begira, belaunaldi ordezkapen mugatu batek gabezi desberdinen iturburu bihur daiteke.
Udalbiltzarekin elkarlanean GAINDEGIAk egitura demografikoaren geografia aztertu du. Egungo populazioaren errealitatea azken hamarkadetako prozesu demografiko eta ez-demografiko desberdinen emaitza da. Euskal Herrian badira ahuldura demografikoan diren eremuak, batik bat Nafarroa Garaian eta Zuberoan.