Soldatapeko emakumeek gizonek baino batez beste %11,7 gutxiago jasotzen dute lanorduko Euskal Herrian. Genero arrakala nabarmen handitzen da 50 urtetik gorakoen artean, hau da, emakumeen artean lanaldi partzialak edota kualifikazio formalik eskatzen ez duten lanpostuak nagusi diren adinetan.
Euskal Herrian egitura heteropatriarkalak sorrarazitako desorekak modu askotan neur daitezke. Emakumeek lanaldi partzialak (%77,4), etxeko lanen ardura (%91,2) eta zaintza ardurek bultzaturiko ez-aktibotasuna (%93,9) pairatzen dute.