Lurren erabilpenerako markoak beharrezkoak iparraldearen garapenerako
Iparraldeko kosta eta barnekaldeko loturen inguruko eztabaidan lurren erabileraren kudeaketa egokia beharrezkoa dela nabarmendu zuen Jean Jacquez Lasserre-k, Kontseilu Nagusiko presidenteak, enpresak, laborariak eta etxegintzak lur eskasiari eta honen prezio altuei aurre egin behar baitiote.
Berria, 2007ko azaroaren 11.
ELB (iparraldeko) eta EHNE (hegoaldeko) sindikatuak elkar lanean
Bitartekaririk gabe, esne ekoizleek esnearen prezioa ezarri eta horretan eragina izan dezaten egitura berri bat sortzen dabiltza ELB eta EHNE sindikatuak.
Irakurri albistea.
Iparraldeko ingeniari eskolak, Estiak, deialdia luzatu du
Estia Baionako ingeniari eskolak, lankidetzan Bilboko ingeniari eskolarekin diharduenak formazio proiektuetan, lantzen dituen hiru alor desberdinetarako (metalmekanika, informatika eta kirol eta itsas ingeniaritza) proiektu berriak aurkezteko deialdia ireki du azaroa bukaera bitarterarte. Xehetasunak.
Gogoetak lurralde antolamenduaz
Irailaren 29an Gaindegiak eta Nabarraldek antolatutako jardunaldi arrakastatsuak dokumentu baliagarri batzuk utzi zituen Euskal Herriko lurralde antolamenduaren aferaz. Hona hemen, horietariko batzuk.
Globalki lehiatzeko inbertsioa handitu
Euskal ekonomia sustatzeko Jaurlaritzak BPGaren %2,25 bideratu nahi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan. Datuek zer hobetua badagoela adierazten dute: hezkuntza mailan Euskal Herria Europako herrialde aurreratuenen pare dago, baina jakintza hori ez da patente kopuruan islatzen.
Goi eta ertain teknologiako okupazio tasa adierazgarria da baina goi teknologiako esportazioak oso baxuak dira.
Irakurri erreportajea. BERRIA, Egitura gehigarria, 21-24 orrialdeak.
IEH: 272.104tik 85.700-ek euskal hedabideak entzuten dituzte
Iparraldeko biztanleen %39ak (13 urtetik goragokoak), 85.700 pertsonak, astean behin gutxienez euskal hedabideak entzuten ditu. Hori adierazten du, Euskararen Bulego Ofizialak (OPLB) egindako txostenak. Irakurri albistea Le Journal egunkarian.
IEH-ko zerbitzu publikoak kanpora
Frantziako estatuak zerbitzu publikoak murriztu ditu departamendu bakoitzeko hiriburuetara mugituz erabakiguneak. Iparraldea, beraz, egiturarik gabe geratzen ari da.
Berria, Harian 2-3, 200710/23.
Ikerketak: lan merkatua Baiona-Donostia
Ipar Euskal Herriko lan merkatuaren azterketa martxan jarri du Gaindegiak. Txostenak hainbat galdera erantzungo ditu: zein da egoera, zein da bertako gazteriaren lan ibilbidea, zeintzu dira enplegu politiken desberdintasunak...
Iparraldeko kosta eta barrukaldeko loturak
Iparraldeko kostaldearen eta barnekaldearen arteko harremanak eta hauen beharrizanak aztertutuko dituzte Hemen elkarteak azaroaren 10ean antolatutako jardunaldian.
Lan koadernoen 2. zenbakia demografiaz
Gaindegiak ekoizten duen Lan Koadernoen sailak gai desberdinen inguruko dokumentazioa bildu eta batzea du helburu. Bigarrengo aleak, Euskal Herriko demografiaren inguruko dokumentu eta gogoetak jasotzen ditu. Iturria: 2006ko urrian, Gaindegiak eta EHUko Soziologia I sailak antolaturiko gaiaren inguruko jardunaldia.