Familia enpresak laguntzeko foroa
Gaindegia,
Euskal Herriko ekonomiaren zati garrantzitsua dira familia enpresa txikiak zein ertainak, baina gehienak arazoak dituzte erreleboari eusteko: soilik heren bat iristen da bigarren belaunaldira eta erdia hirugarrenera. Egoera honen aurrean, Euskoganberak Familia Enpresen Foroa izeneko ekimena sustatu du enpresaburuak hezteko, informatzeko eta oinordekoak prestatzeko.
Irakurri honen inguruko erreportajea 2008ko martxoaren 30eko BERRIAko EGITURA gehigarrian.
Last updated 3 mins ago
Kooperatibak elkarrekin kooperatzen
Gaindegia,
Forokoop egitasmoa martxan da. Euskal Herriko kooperatibek gogoeta, iritzi trukaketa eta elkarrekin komunikatzeko foroa sortu dute Eusko Ikaskuntzak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta Euskadiko Kooperatiben elkarteak. Foroak kooperatiben munduan lan egiten duten euskaldunentzat baliagarri izateko asmoa du.
Informazio gehiago www.euskosare.org web gunean.
Last updated 3 mins ago
GAINDEGIA TXOSTENA 2007
Gaindegia,
GAINDEGIA TXOSTENA 2007 argitalpena prest da.
Last updated 3 mins ago
Iparraldean aeronautikak ekonomia sendotzen du
Gaindegia,
Lauak aeronautika taldeak Ipar Euskal Herrian garatzeko erabakia hartu du: Hazparnen egoitza izaten jarraituko du 5000 metro karratuko eraikin berri bat sortuz urte amaierarako eta 220 lanpostu berri sustatuz. Orotora, iparraldean 942 enpresa daude. Aeronautika, metalgintzak eta ekipo mekanikoen sektoreek industriako lanpostuen %35a sortzen dute.
Irakurri albistea, Le Journal egunkarian, 2008/02/06.
Last updated 3 mins ago
Euskal ekomiaren abiada
Gaindegia,
Euskal ekonomiaren hazkundea aise mantendu da %3an Lisboako estrategian adostu moduan. Euskal Herrian sortutako aberastasuna EBneko batazbestekoaren gainetik dabil eta azken hamabi urte hauetako aldaketarik nagusiena salmenta merkatu kuotan datza, ondasun eta zerbitzuen %45a estatuko merkatutik kanpora baitoa.
Irakurri Joxe Mari Agirrek idatzitako iritzi artikulua. Argia, 2008ko otsailaren 3a.
Last updated 3 mins ago
Ekintzaletasunean motel
Gaindegia,
Ekintzaletasuna aurrerapen ekonomikoarekin lotuta dago eta Euskal Herritarrak nazioarteko batazbestekoaren azpitik daude.
Last updated 3 mins ago
Txomin Peillen: "Zuberoa hustutzen"
Gaindegia,
Txomin Peillet idazleak Zuberoa hustutzearen problematikaz duen iritzia
LE JOURNAL egunkarian, 2008/01/09 argitaratua: "...Bestalde hirugarren arrazoin handia Zuberoaren husteko : ia mundu osoan jendeen %75. ak itsasotik ehun kilometroko kostalde batean bizi dira, itsasoari begira, lehorrari, kontinenteari bizkar, horregatik
Lapurdiko itsas bazterrean urte oroz hiru
mila jende bizitzera heldu da."
Last updated 3 mins ago
Enplegu poltsa guztiontzat
Gaindegia,
Euskal Herriko lan poltsa osatua sortuko du Hemen elkarteak Egailan eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzaz baliatuz. Ikus albistea,
HEMEN elkarteko buletinean.
Last updated 3 mins ago
Ekonomiaren hazkundeak gizartea txirotzen
Gaindegia,
2007. urtean, Euskal Herrian langabezia tasa murriztu da eta hazkunde ekonomikoa positiboa izan da, baina Euskal Herrian 890.000 lagun daude pobreziaren mugatik behera. Irakurri erreportajea, BERRIA, 2007-12-30ko Egitura gehigarrian.
Last updated 3 mins ago
ABSTRAKTAK VI
Gaindegia,
IOSU LIZARRALDE. MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Gaur egun ditugun estatuak XIX. mendean baldintza jakin batzutan sorturiko egiturak dira eta egun, globalizazioak eta ekonomiaren mundializazioak baldintza haiek hankaz gora jarri dituenean, eraginkortasunik gabe eta beraz zaharkituak geratu dira. Testuinguru honetan, garrantzia geroz eta handiagoa hartzen dihardute eskualdeetan oinarrituta sare-egiturako lankidetza moldeek autore gehienek defendatzen dutenez.
Komunikazio honen helburu orokorra azaleratzen ari diren eskualde garapen eredu ezberdinei buruzko azterketa kontzeptual bat egitea da. Konkretuki Berrikuntza Sistema Erregional ideian zentratuko gara eta berrikuntza sistema ezberdinen azalpen bat egingo da nazioarteko eskualde ezberdinak adibidetzat hartuz.
Azkenik, eskualde garapenaren alorrean emandako aldaketak aztertzen dabiltzan ikerlari ezberdinek zenbait esperientzia arrakastatsuren analisitik ateratako ondorioak azalduko ditugu.
Last updated 3 mins ago