Herrien elkartasunetik etorkizuna lantzen
Gaindegia,

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak Lapurdi Hegoaldeko 12 herri biltzen ditu bere baitan, hasi Hendaia, Ainhoa, Arbona eta Getariraino, bertako eta beraien garapen ekonomikoa kudeatzeko asmoz betiere guztientzat garapen sostengarri bat lortu nahiean. Elkargoak ez du izaera administratiboa, batez ere, giza baliabideen eta indarren metaketa edo elkartzea da.

Last updated 3 mins ago

Kutxarekin hitzarmena ezagutza sustatzeko
Gaindegia,

Gaindegiak Kutxako Gizarte Ekintzarekin hitzarmena sinatu du berriki Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen gaineko ikerketak editatu eta zabaltzeko.
Egingo diren lanen artean daude, besteak beste, Euskal Herriko Adierazle Nagusien zerrenda, www.atlasa.net gunea edota Euskaraz eskolatuen ibilbide sozio-profesionala Iparraldean.

Last updated 3 mins ago

Errazago eta argibidez osatua: atlasa.net
Gaindegia,

Aplikazio guztiak erabat garatu ditu www.atlasa.net atariak. Horretaz gain, argibideetarako atal berezi bat landu da adibide praktikoekin osatuta Atlasa erabiltzen ikasteko. Bideoak eta azalpenak aplikazio ikusgarri honentzat.

Last updated 3 mins ago

Zuzendaritza berria eta sozializazio aroa
Gaindegia,

Ekainaren 13an, Gaindegiak 2009ko Bazkideen Batzar Nagusia ospatu zuen. Zuzendaritza berritzeaz gain 2009 urteko jarduera plana onartu zen. Aurrera begira sozializazioak inoiz baino pisu eta garrantzia gehiago izango du Gaindegiaren jardunean.

Last updated 3 mins ago

Atzeraldi globala eta tokiko estrategia Euskal Herrian

ATZERALDI GLOBALA ETA TOKIKO ESTRATEGIA EUSKAL HERRIAN

Zabor-mailegu (sub prime) eta ustelkeria finantzarioa batetik eta higiezinen inguruan sortutako burbuilaren eztanda bestetik, inoiz ikusi gabeko ondorioak utziko dituzten gertaera ekonomikoen lekuko gara azken hilabeteotan. Halaber, informazioaren gizartean bizitzeak atzeraldia are bizkorrago sentiarazten digu.

Tokiko estrategia Euskal Herrian krisi globalean
Gaindegia,

Krisia mundu mailan hedatua da. Euskal Herriak, ordea, badu erantzuteko gaitasun nahikoa baldin eta lurralde desberdinen arteko kohesioa eta sinergiak batzen badira. Xabier Isasik, iritzi artikulu honetan egoerari aurre egiteko egungo egoeraz gogoeta egin behar dela azpimarratzen du bide egiteko.

Last updated 3 mins ago

Adituak hizketan: energia mendekotasuna eta etxegintza politikak
Gaindegia,

Gorka Buenok eta Irati Susperregik, EHUko irakasleak biak, Euskal Herriko energia mendekotasunaz eta etxebizitza publikoen inguruan hitz egin zuten atzoko GAINDEGIA TXOSTENA 2008 aurkezpenean. Entzun beraien hitzak.

Last updated 3 mins ago