[ARGITALPENA] Euskal ekonomiaren eta enpresaren egungo erronkak, Eusko Ikaskuntza
Gaindegia,

Eusko Ikaskuntzak Azkoaga Gizarte eta ekonomia zientzien Koaderno bildumen baitan kaleratu du Euskal Ekonomiaren eta enpresaren egungo erronkak izeneko lana.

Bilduma honen helburua Eusko Ikaskuntzako Gizarte Zientziak eta Ekonomia sailean, bertako jarduerak berbideratzeko apustua egiterakoan bertako irakasleen interes komuna elkarlanean asetzea.

Ale honetan jorratzen diren gaiak:

Last updated 3 mins ago

20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian
Gaindegia,

Udalerrien bizitasun ekonomiko eta sozialak desoreka handiko erronka ekartzen du. Egun udalerri hauek nagusiki Iruñerrian eta kostaldeko bigarren lerroan kokatzen dira. 5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerriak dira gehien bat. Ikusi emaitzek utzitako mapa.

Euskal Herria 685 udalerrik osatzen dute (gainera, badira, izaera baxuagoko entitate anitz). Hala eta guzti ere, mendeetan zehar izaera instituzional eta sozio-ekonomikoko hainbat prozesu historikoren behatzaile izan gara.

Last updated 3 mins ago

[IRITZIA] Lurralde lehia Ipar Euskal Herrian, IMANOL ESNAOLA

Ipar Euskal Herriko bataz besteko errenta barnealdean kostaldean baino %27 txikiagoa izateak (eta hein berean Baionakoa Bordele eta Parisekoa baino txikiagoa, %14,9 eta %48,5 hurrenez hurren) egiturako arazo bat jarri du agerian. Hots, lurraldeen arteko lehian nor den nor. Kostaldeko herritar multzoa barnealdekoa baino jendetsuagoa izateaz gain aberatsagoa ere bada, alta, bere inguruan egiten den guztia baldintza dezake, hasi lurra eta etxebizitzaren salneurritik eta segi garapen ekonomikoa sustatzeko estrategiaraino.

[IRITZIA] Euskal marko ekonomiko eta soziala desitxuratu prezioen indize berri batekin, RAFA IZQUIERDO

"Laburbilduz, enpresarentzat errenta banaketa orekatuago bat lortuko duen formula baten bila gabiltza, baina, hori bai, sortutako aberastasunean soldaten parte hartzea murriztearen truke." Rafa Izquierdok, ekonomialariak eta LAB sindikatuko kideak idatzitako artikuluaren zatia duzu honakoa. Irakurtzen jarraitzeko jo jatorrizko testura.

%27,2 baxuagoa da errenta pertsonala barnealdean kostaldean baino Ipar Euskal Herrian
Gaindegia,

Parisko errenta pertsonalarekin alderatuz Ipar Euskal Herrikoa 11.296€ tan apalagoa da

Iparralden, urteko errenta gordina pertsonako 16.830€koa da (2009), Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Frantziako Institutuaren arabera (INSEE). Azken hamarkadan (1999/2009), errenta pertsonalak %46,5eko hazkundea izan du (+5.339€) eta joera hori bera mantendu du 2006/2009 epealdian (+%6,9; +1.092€).

Horiek dira, besteak beste, Gaindegiak buruturiko azken ikerketak utzitako emaitzak. Jarraitu irakurtzen ondoko txostenean.

Last updated 3 mins ago

EUSKAL HERRIKO langabezia datuak
Gaindegia,

Europan langabezia handiena bizi duten estatuekin berdintzen ari da Euskal Herria. Populazio aktiboaren % 16,4 eta % 14,6 artean dago langabezian EAErako aintzat hartzen dugun iturriaren arabera (INE ala EUSTAT). Bat zein beste hartu, azken hiru hilabete hauetan lan merkatuak izan duen bilakaerak Europako Batasunaren baitan dauden lurralderik eskasenen artean jarri gaitu. Estatuekin alderatuta, langabezia altueneko estatuen sailkapenean seigarrenak gara, Portugal (17,5) eta Eslovakiaren (14,6) artean. Aurretik ditugu Grezia eta Espainia (%27,2), Katalunia (%24,5) eta Kroazia (%18,6).

Last updated 3 mins ago