Ipar-data [159]

Gaindegiak, Ipar Euskal Herriko udalerri bakoitzerako 147 adierazlez osatutatako dosierrak osatu eta argitaratu ditu “Ipar-Data [159]” izeneko argitalpenean. Beraz, ahalegin berezia egin du udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak ezagutzeko adierazle zerrenda askotarikoa osatzen, horretarako informazio iturri desberdinak aintzat hartuz.

Gipuzkoako geografia, Imanol Esnaola

“Gipuzkoa” esatean zer datorkigu burura? Momentua eta pertsonaren arabera hamaika erantzun etor litezke (Erreala, Donostia eta bere hondartzak, danborrada eta bixigu-txuleta janak…) eta erantzun gehienen oinarrian marketing egitasmo zahar edo berriagoen oihartzuna sumatuko dugu. Nago, ordea, Gipuzkoa zer den erantzun ahal izateko ezinbestekoa dela lurraldearen ezagumendu geografikoa, bai espazio fisikoari dagokiona, bai giza espazioari dagokiona (gizartea, ekonomia, egitura instituzionala…).

[Eduardo Malagon] Mendiko eskualdeen etorkizuna

Herrialde garatuetan, mendiko eskualdeak errealitate sozioekonomiko periferikoak bezala bilakatu dira. Aspaldidanik (eta are gehiago azken mendean), beraien ezaugarri geografikoek (orografia, altuera, klima, e.a.) mugatu dituzte erabat bere konexioak garapen ekonomikoaren zentro eta ardatz nagusiekin. Hori dela eta, garapen ekonomiko dinamika nagusietatik kanpo geratu izan diren eskualdeak dira, gainbeherakada mantso baina geldiezin batean murgildu direlarik.

Euskal Herriko enpresa demografia

Lan honekin Euskal Herriko enpresa demografia osotasunean aintzat hartzen duen lehen azterketaren ondorioak ezagutarazi nahi dizkizugu. Azterketak oinarri kuantitatiboa du eta ahalegin berezia egin dugu errealitate geografiko desberdinak azaleratzen. Bistan da gaiak azterketa are zabalagoa eskatzen duela aurrean ditugun erronkei erantzun eraginkorrak emateko. Gabezia horretatik, ordea, hemen bada lehen oinarri bat beste hainbaten ekarpenarekin osa daitekeena.

[EUSKAL MENDIKO EKONOMIA] Erreferentziazko irakurketa batzuk
[EUSKAL MENDIKO EKONOMIA] Erreferentziazko irakurketa batzuk
Webgunearen arduraduna,

Hile honetan, Gaindegiak Udalbiltzarentzat egindako txostenaren harira, Euskal Pirinioen egoeraz eta mendiko ekonomiaz orokorrean arituko gara.

Dagoeneko argitaratu dugun informazioari esker, baita infografia eta datuetan ere, Pirinioetako udalerrien arazo nagusiak ezagutu ahal izan ditugu.

Last updated 3 mins ago

#EuskalPirinioak: indarberritu beharreko euskal geografia
#EuskalPirinioak: indarberritu beharreko euskal geografia
Webgunearen arduraduna,

Gaur egun, Euskal Herria mundu mailan aberastasun mailarik handienetakoa duten lurraldeen artean izan arren, bere lurralde eremu zabal batek nekez ezagutzen du aberastasun horrek dakarren ongizaterik.

Euskal Pirinioak dira horren adibide garbia. Orografikoki lurralde eremu menditsuena izateaz gain, geografikoki hiriburu eta gune ekonomiko nagusietatik urrunen dauden udalerriek osatzen dute.

Last updated 3 mins ago

[BERRIA] 223.654 langabetu Euskal Herrian, 3.100 gutxiago 2013ko azken hiru hilean (INE)
Webgunearen arduraduna,

> EAE EUSTATen datuekin neurtuz, aldiz, Euskal Herrian 1.900 langabetu gehiago dago. Gaindegiak Euskal Herri osorako eginiko kalkuluen arabera, 2013ko azken hiru hilean 223.654 langabetu daude Euskal Herrian, 3.100 gutxiago aurreko hiru hilekoarekin alderatuta (INE). Herrialdeen langabezia-tasari dagokionean, Nafarroa Garaian eta Gipuzkoan jaitsi egin da langabetuen kopurua INEren arabera; gainontzeko lurraldeetan, ordea, igo egin da, eta Arabak du langabezia-tasa altuena (%17,5). Euskal Herriko langabezia-tasa EB-28n baino 4,7 (Hegoaldea INErekin) puntu altuagoa da egun

Last updated 3 mins ago