300.000 euskal herritar baino gehiago pobrezian
EUROSTATen neurgailua aplikatuz Euskal Herriko hamar biztanletik bat (300.000) pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan dago EUROSTATen datuen arabera (2010 urteari dagozkio). Irakurri hemen pobrezian erortzeko arriskua kalkulatzeko metodologia oharrak.
Islandiako kasua, burujabetza zertarako den bizi dugun garaian
Elvira Méndez eta Antonio Estellak sinatzen dute "El caso islandés" (Cinco días) izeneko iritzi artikulua (jatorrizkoa espainolez). Egileek Islandiak finantza krisialdi larriak eragindako egoerari burujabetasuna erabiliz nola erantzun dioten azaltzen dute.
Ekonomia da, artaburua! Carlos Etxeberri
“Ekonomia da, artaburua!" Bill Clinton hautagai demokrataren James Carville aholkulariak bota zuen, 1992. urteko hauteskunde-kanpaina arrakastatsuan, gerora famatu egin den esaldia. Kanpaina horrek Etxe Zuriko Bulego Obalera eraman zuen Arkansasko gobernadorea zena, eta handik atera zuen George Bush aita, Ameriketako Estatu Batuen kanpo-politikaren ikur izan ziren Gerra Hotzaren amaierari edo Pertsiar Golkoko Gerrari begira zegoena, behar adinako arretarik jarri gabe herritarren eguneroko bizitzako arazoei eta beharrizan larrienei.
Biztanleria biltzen eta basamortua hedatzen
Euskal eremu urbanoa etengabe gorpuzten ari da
50.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi da biztanleriaren %39,1. Gure lurraldea nolakoa den kontuan hartuz, horrek esan nahi du Hegoaldeko hiriburuetan kontzentratzen dela biztanleria, edo Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan, hiriburu administratibotik hurbil dauden udalerri handietan (Barakaldo, Getxo eta Irun). Ohartzekoa da, hala ere, hiririk handienetan bizi den populazioa %1 jaitsi dela azken hamarkadan.
Mugatik harago Bidarrai
Joan den martxoaren 31n, larunbatarekin, euskal herrialde desberdinetako 30 eragile ekonomiko eta sozial bildu ziren Bidarraiko Herriko Etxean.
Zazpiak Bat Harreman Sarea elkarteak sustatutako bilkura izan zen. Sare honen xedea euskal eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremanak sustatzea da, mugaz gaindiko harreman profesional eta sozialak batez ere.
Florence Bidegain-Bidaury Iparraldeko ekonomiaren bilakaeraz
Baionako Merkataritza Ganbarak kaleratu berri ditu Iparraldeko ekonomiaren egoera aztertzen dituen txosten bi. Florence Bidegain-Bidaury Baionako Merkataritza Ganbarako Komunikazio Teknikariak txostenak utzitako emaitzen inguruko hausnarketa egiten du. Analisia frantsesez irakur daiteke ondorengo estekan. Aztertutako txostenetako bat Dynamiques économiques da.