[TXOSTENA] Lanaldiak gora, egonkortasunaren lepotik
[TXOSTENA] Lanaldiak gora, egonkortasunaren lepotik
editore,

Azken hilabeteotako datuek diote Euskal Herria ari dela pixkanaka enplegua sortzen. Kualitatiboki, baina, urteotan hartutako neurriek arrasto sakona utzi dute: gaur egun sinatzen diren 10 kontratutik 9 aldi baterakoak dira, zerbitzuen sektoreko enpleguaren pisua hazi da industriarenaren kaltetan, eta egungo kontratuetan egonkortasun eza da nagusi.

Last updated 3 mins ago

Kontratazioak Euskal Herrian

Ekonomiaren osasuna neurtzen duten adierazleen artean, kontratazioek dute inpaktu zuzenena herritarrengan, joera positiboak enplegua dakarren aldetik.

Txosten honetan Euskal Herriko kontratazioen argazkia egin nahi izan du Gaindegiak: horien bilakaera 2007 urtetik hona, krisialdiaren eragina, kontratatzio motak.... Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei ere begiratu die, baita Euskal Herriko lurralde eta eskualdeen arteko desorekei ere. Europako lurraldeei buruzko zenbait datu ere ekarri ditu Gaindegiak txostenera. 

Gizarte ekonomiak 75.000 enplegu sortzen ditu Euskal Herrian
Gizarte ekonomiak 75.000 enplegu sortzen ditu Euskal Herrian
editore,

Gizarte ekonomiaren zati handi bat kooperatibek hartzen dute. Gaur egun bi mila kooperatiba inguru daude Euskal Herrian; elkarlanezkoak dira ezagunenak, baina beste kooperatiba mota batzuk ere arruntak dira, esaterako, nekazaritza kooperatibak.


 

Last updated 3 mins ago

Arrantza: flota heren bat txikitu da, baina harrapatzen den arrain kopuruak ez du behera egin
Arrantza: flota heren bat txikitu da, baina harrapatzen den arrain kopuruak ez du behera egin
editore,

Euskal Herriko flotak %37 egin du behera 2002tik 2012ra; alegia, flota heren bat txikitu da, baina harrapatzen den arrain kopuruak ez du behera egin. Euskal Herriko arrantza flota 363 ontzik osatzen dute: 93 Gipuzkoan aritzen dira, 125 Bizkaian, 142 Lapurdin eta 3 beste lurraldeetan. Flota gehientsuena baxurakoa da; 269 ontzi, zehazki.

Last updated 3 mins ago

Gazte gutxi dago lanean, asko lanaldi partzialarekin
Gazte gutxi dago lanean, asko lanaldi partzialarekin
editore,

15-24 urte arteko jarduera-tasa %29,4koa da Euskal Herrian. Eskozian, esaterako, adin horretako biztanleriaren %60a dago aktibo, Danimarkan %61a, eta Alemanian %50a. Eta gurean lan merkatuan gazte gutxi badago ere, langabezia-tasa handia da oso: 15-24 urte artekoen %43,3ak ez du aurkitzen enplegurik, eta %20,9ak, 25 eta 34 urte artekoei dagokienez.

Last updated 3 mins ago