Gaindegiak, Euskal Herriko sektore ekonomiko eta laborantzaren inguruko prentsa oharrak zintzilikatu ditu www.datutalaia.net webgunean.
Dokumentu hauek, lan zabalago baten sintesia dira, landutako gaiak hobeto ulertzen laguntzen digutenak.
Ikus prentsa oharrak ondorengo esteketan:
- SEKTORE EKONOMIKOAK 1, 05/06/01: "Euskal Herrian, okupatuen %3,0 baino ez ditu enplegatzen nekazaritzak: 36.322 lagun, 2001eko datuen arabera."
- SEKTORE EKONOMIKOAK 2, 05/05/26: "Euskal Herrian, bost biztanle okupatutatik hiru zerbitzuetan ari da."
- LABORANTZA 1, 23/11/06: "Euskal Herrian geroz eta nekazal ustiategi gutxiago ditugu, batez ere, neurri txikiko ustiategiak dira desagertzen ari direnak"
- LABORANTZA 2, 30/11/06: "NEKAZAL ESTATISTIKAK: Euskal Herriko datuak homologatzea"
Laborantza dosierra ikusteko egin klik hemen.
Lan hau laburbiltzen duen argitalpena ikusteko, berriz, egin klik hemen.