Industria establezimenduen hazkundea Euskal Herrian udalerri mailan, 2006-2010
EAEn, eskualdeka Goierrin, Tolosaldean eta Arabako Ibarretan soilik eman da hazkunde positiboaIndustria establezimenduen hazkundea desorekatua izan da 2006 eta 2010 urte artean. Lurralde batzuetatik besteetara aldeak handiak dira nahiz eta 4 urteko epealdi horretan joeraren bat nabarmentzen den. Lehenik eta behin, aipatzekoa da industria sektoreko establezimenduen kopuruaren jaitsiera hamaika udalerritan, batez ere, Araban, Bizkaian eta maila apalago batean Gipuzkoan. Hauen artean daude administrazioetako hiriburuak.
Iparraldeko hiru lurraldeetan nabarmentzekoa da kostatik gertu dauden udalerrietan jasan duten industria sektoreko establezimenduen murrizketa. Honek, batez ere, kostako eskualdeei, Lapurdiko erdialdeari eta Baiona-Angelu-Biarritz eremuei eragin die, hots, Iparraldeko sare industriala kokatzen den guneari. Aitzitik, establezimenduen kopurua igo egin da barnealdeko guneetan, bai Nafarroa Beherean bai eta Zuberoan.
Nafarroa Garaian joera desberdinak behatzen dira. Industria sektoreko establezimenduen galera orokorra da Pirinioaldea eta Nafarroako Erdialdeko Ekialdeko eskualdeetan, Tafalla bezalako udalerriak barne hartuta. Atzerakada honek udalerri batzuetan industria jarduera ia desagertzea eragin du.
Nafarroa Garaiko gainontzeko zonaldeetan industria jarduerako establezimenduen hazkundea hautematen da. Hala ere, datuek adierazten dutenez, joera hori establezimendu handiak itxi eta txiki gehiago sortzeagatik da. Eskualde batzuetako zifrek argi adierazten dute aurrez esandakoa: Ipar-Mendebaldean, Sakana bezalako industria izaerako lurraldeak biltzen diren eskualdean, 100 langiletik gorako enpresen %25ko jaitsiera izan da eta sei enplegatu baina gutxiagoko establezimenduen %17,1eko hazkundea eman da. Horrela bada, industria sektoreko establezimenduen hazkundeak firma handien ihes egitearen ondorioz autoenplegua sustatu beharrari erantzuten dio jarduera industrial altuago bati baino.
Datuak kontsultatzeko jo www.mapaindustriala.net gunera.