Elkartzenek pobreziaren muga BPG per capitan oinarritzea exijitzen du, aberastasunaren banaketa justua helburu izanik. Pobreziaren muga BPG per capitaren %37,5a izan behar dela dio (963€ x 12 hilabete, 2012. urtean). Neurgailu horren arabera, gaur egun, Euskal Herriko 900.000 pertsona muga honen azpiko diru-sarrerekin bizi dira.
Elkartzen elkartearen arabera pobreziaren muga ez da soldata duina, gutxiengo diru-sarrera duinak baizik. Gutxiengo soldata BPG per capitaren %50ean finkatu behar dela adierazten du (1.101€ x 14 soldata, 2012. urtean). Proposamena osorik irakurri.