2010eko memoria ekonomiko eta sozialak

Egunotan kaleratu berri dira kutxa, banku eta instituzio desberdinetako txosten eta memoria sozioekonomikoak. Gaindegiak, 4.enez, Gaindegia Txostena 2010 kaleratu berri du, Euskadiko Kutxak, berriz, 2010eko Euskal Ekonomiari Buruzko Txostena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeak 2010eko memoria argitaratu du, BBVAk BBVA Research, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako azterketa egin du. Orkestrak, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, sei urte ostean Lehiakortasuneko 2011eko Txostena kaleratu du.