Iparraldeko egoera sozio demografikoaren azterketa. Entzungai.

10 urteotan Iparraldeko biztanleria hazi egin da barnealdearen kalterako eta kostaldearen mesederako, biztanleria heldua eta jaiotze tasa baxua dago, zerbitzuen sektorea gailentzen da sektore ekonomikoetan lehenengo sektorearen kalterako eta industria ahula da. Lan merkatua prekarioa da eta azken hau feminizatzen ari da. Gazteak atzerrira joaten dira ikastera eta ez dute beraien bizitza profesionala Iparraldean garatzen. Ondorio hauek eta gehiago lotu zituzten Eguzki Urteaga, Eneko Bidegain eta Lontzi Amadok Gaindegiak UEUko udako ikastaroetan antolatutako hitzaldian.

1999az geroztik Iparraldeko zentsua berritu gabe zegoen. 2006rako eguneratutako datuekin, GAINDEGIAk, Iparraldeari buruzko azterketa sozio-demografikoa egin du. Ipar Euskal Herriko argazki sozio-demografikoa txostenean, egindako lanaren hautapen sintetiko bat eskaini nahi izanda, bere zehaztasunean, Iparraldeaz egungo egoeraren isla zabaltzeko.

Entzun hizlarien audioak hizlarien izenetan klikatuta.

EKITALDIA

  • Ekitaldi mota: hitzaldia

  • Gaia: Iparraldeko egoera sozio-demografikoaren azterketa eta analisiak
  • Parte hartzaileak:
  • Data: UZTAILAK 8, OSTEGUNA

  • Lekua: Baiona, UEUko ikastaroen barruan, Udako Ikastaroen egoitzan, IUTen egoitzan (Gaztelu Berria, Baiona)
  • Ordua: arratsaldeko 17:00.
  • Hizkuntza: euskara

PRENTSA DOSIERRA