Zer da OpenData?

Datu irekiak, OpenData izenez ezagun egin dena, datuen argitalpena formatu berrerabilgarri eta lizentzia irekien bidez egitean oinarritzen da, datu hauek edozein herritar zein enpresek erabili ahal izateko.

Azken urte hauetan IKT-ek (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak) eduki duten aurrerapenarekin datu multzo handiak landu eta argitaratzeko aukera eman dute. Baliabide berriekin OpenData data filosofiak ere bultzada berezia izan du. Modu honetan argitaratutako datuen berrerabilpenarekin aplikazio ezberdinak sortu dira eta Administrazioen gardentasunaren bidean pausu berriak eman dira.

Gaindegiak Euskal Herri osoa hartzen duten datu multzoak osatu eta erabiltzaileon esku jartzen ditu, bere ahalaren neurrian. Izan ere, Euskal Herria aintzat hartzen duten herritar, ikerlari eta profesionalek honelakoak behar dituzte gure herriaren garapen ekonomiko eta sozialean ezagumendua garatu eta ekinbideak abian jartzeko.