“Espainiatik joateak badu arriskua, baina geratzeak handiagoa dauka”

“Espainiatik joateak badu arriskua, baina geratzeak handiagoa dauka”

Xavier Sala-i-Martin Columbiako Unibertsitateko ekonomialariak adierazpenok egin zituen atzo, Gaindegiaren 10. urteurren. ekitaldian eman zuen hitzaldian.

Conferencia Xavier Sala “Epe luzera begiratzen badugu, uste dut azkenean egoera hau anakronismotzat joko dela: mugak botoen bitartez erabakiko dira. Erabat normala izango da”, esan du Salak, Espainiak Kataluniaren balizko independentziaren inguruan duen jarrerari buruz. Katalunia independente batek izango lituzkeen ustezko mehatxuak xehatu ditu ekonomialari honek. Margallo ministroak adierazi zuen Kataluniako BPGa %30 jaitsiko litzatekeela Katalunia independente bihurtuko balitz, espainiarrek egingo lioketen boikota dela medio. Horren harira, Salak adierazi du efektu hori trantsiziozkoa besterik ez zela izango, kaltetutako enpresa katalanek merkatu alternatiboak aurkitu artekoa. Era berean, adierazi du boikot horrek ez lukeela inolako eraginik izango bitarteko produktuak ekoizten dituzten enpresetan. “Zer du Kataluniak Suitzak, Suediak, Austriak edo Danimarkak ez dutenik? Kataluniako BPGa %30 jaitsiko dela aurreikustea erokeria bat da”, esan du Salak.

Xavier Sala i Martin eta Imanol Esnaola Era berean, Katalunia estatu gisa zorpetuta jaioko litzatekeela dioen ideiari dagokionez, gogorarazi du Espainian integratuta dagoen erkidego bat izanik zorpetuta dagoela honez gero, eta aurreikusi du egoera ez litzatekeela okerragoa izango independentea balitz. “Joaten bagara zati proportzionala ordaindu beharko dugu. Eta bestela, zeinek ordainduko du?”, galdetu du. Bere kalkuluen arabera, kasurik okerrenean, Kataluniaren BPGa %105 izango litzateke estatu gisa jaiotakoan; Espainiako zifraren antzekoa, eta Italiakoa baino txikiagoa. Zorra handia dela baina jasan daitekeela adierazi du.

Bideo laburra: laster

Elkarrizketak Xavier Sala i Martin:

  • Berria: web
  • Onda vasca: audio
  • Noticias de Gipuzkoa: web