Berrikuntza Euskal Herrian

Regional Innovation Scoreboard 2014_mapa

Frantziako, Eskandinaviako eta Erresuma Batuko zenbait lurralderen parekoa da Euskal Herrian berrikuntzan egiten den ahalegina, datu nagusien arabera. Europar Batzordeak aurten aurkeztu duen Regional Innovation Scoreboard 2014 txostenean intereseko zenbait datu eta informazio utzi digu, esaterako, ondorengo mapa, zeinek argi erakusten digun Euskal Herriak duen izaera propioa gai honetan ere.

Berrikuntza, ordea, ez da berdin garatzen eta bultzatzen Euskal Herriko lurralde eta sektore guztietan. Aipatzekoa da berrikuntza jarduera enpresa handien baitan gertatzen dela batik bat (horietara bideratu dira azken hamarkadan diru baliabide nagusiak) eta jarduera hau hiriguneen inguruan metatzen da gaur egun (beraz, hiriguneetatik urrun dauden zonaldeek ez dute berrikuntzaren sustapen ekonomikoa bere egin).

Gogoratzekoa da Euskal Herrian hamar enplegutik sei enpresa txikiek sortzen dutela eta 2008-2010 aldian, krisialdiaren lehen urteetan, 13.000 mikroenpresa gutxiago genituela Euskal Herrian. Hortaz, erronka garrantzitsua dugu berrikuntzaren sustapena (baliabide ekonomikoak, teknologikoak, akademikoak…) enpresa txiki eta ertainetara eramaten. Bada, ordea, beste erronka bat ere, lurralde garapenari dagokionez, besteak beste, berrikuntza ekoizpen sektore klasikoetara eramaten: nekazaritza, elikagaiak, merkataritza txikia, eta abar. Hainbat eskualdetako ekonomiaren euskarri direnak.

11 adierazle berrikuntza neurtzeko

Europar Batzordearen arabera, 11 dira berrikuntza neurtzeko adierazleak (txostenean zerrenda). Euskal Herria bereziki ongi
kokatzen da bi adierazletan
: goi mailako ikasketak dituen biztanleriaren ehunekoan eta enpresa pribatuen I+G gastuan. Gure herria, aldiz, ahul ageri da beste zenbait adierazleri begiratzen badiegu, esaterako, sektore publikoak I+Gan egiten duen gastuan, ETE-ek euren prozesu eta produktuetan berrikuntza aplikatzeko ahaleginean edota produktu berriak merkaturatzeko orduan (marketin).

Gaindegiak berrikuntzaren esparruan Euskal Herriaren errealitatea ezagutarazi asmoz zenbait datu eta baliabide eskaini nahi dizkizu ondorengo txostenean:

 

[[nid:16887]]