·Esteka-politika
- Beste batzuek beren web gunetik www.gaindegia.eus web gunera egindako estekak
Beste batek bere web gunean Gaindegiaren web gunearekin esteka egiteak ez du esan nahi bi erakundeen artean instituzio-harreman edo merkataritza harremana dagoenik, ez eta Gaindegiak bertako edukiak edo eskaintzen dituen zerbitzuak onartzen dituenik ere.
- www.gaindegia.eus web gunetik beste batzuen web gunera jarritako estekak
Gaindegiak beste erakunde, elkarte, instituzio nahiz hedabidetako guneen estekak partekatzen ditu erreferentzia gisa erabiltzeko (Gaindegiaren laguntzaileak…).
Gaindegiak ez du estekatutako edukien ardurarik hartzen. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu estekaren bidez sartzen den edukiek izan ditzaketen ondorioak.
· www.gaindegia.eus webguneko edukien gaineko eskubideak
- www.gaindegia.eus webgunearen eta GAINDEGIAk sortu eta bertara propio igo dituen eduki guztien jabetza zein horien egile-eskubideak eta jabetza intelektualaren eskubideak GAINDEGIArenak dira.
- GAINDEGIAk sortut eta bere webgune korporatiboaren bidez zabaldutako informazio guztia egile-eskubideei eta jabetza intelektualari buruzko legediak babestuta dago, eta ezin daiteke kopiatu iturria aipatu edo baimena eskatu gabe.
- Gaindegiak ezin du bermatu eskaintzen den informazio guztia egokia denik, ezta egokiro eguneratuta dagoenik ere, baina ahalik eta azkarren konpondu eta zuzentzeko beharrezko ahalegina egingo du eta hura erabiltzaileari jakinaraziko dio.
· www.gaindegia.eus webguneko edukiei buruzko erabilera baldintzak eta oharrak:
- GAINDEGIAren helburu nagusienetako bat, bere edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienengana helaraztea da. Zentzu horretan, www.gaindegia.eus webgunean dagoen informazio guztia CC BY SA 4.0 lizentziapean dago eskuragarri berau erabili nahi duenarentzat.
- CC BY 4.0 lizentzia bidez webgune honetako edukiak partekatu, kopiatu eta birbanatu ditzakezu edozein bitarteko formatutan. Era berean, edukiok moldatu, nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz eduki berriak sortu ditzakezu edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
- Aldi berean, CC BY 4.0 lizentzia medio, aurreko puntuan azaldutakoak egiteko www.gaindegia.eus gunetik eskuratu duzun informazioaren aitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik
- GAINDEGIAren webgunetik hartu eta berrerabilitako informazioaren jatorria aipatu behar da beti. Euskarriak atribuzioa egiteko mugak baditu, gutxienez informazioaren egilea eta iturria adierazi beharko dira (adibidez, "Datuen iturria: www.gaindegia.eus. Egilea: Gaindegia").
- Bereziki debekatzen da www.gaindegia.eus guneko informazioaren zentzua desnaturalizatzea.
- Ezingo da esan edo iradoki GAINDEGIAk webgune honetako informazioaren berrerabilpenean parte hartu edo laguntzen duela.
- GAINDEGIAk ez du bere gain hartzen webgune honetako edukiak berrerabiltzen dituzten eragile edo hirugarrenek bertako informazioaz egiten duten erabilera.
- Euskalgeoko edukien berrerabiltzea dagoen kasuetan, fitxategi originaleko metadatuak mantendu beharko dira.
·Erantzukizuna mugatzea
- GAINDEGIAk ez du erabiltzaileak webgune honen edo bertako edukien informazioa erabiltzetik ondorioztatutako kalte edo galeren erantzukizunik hartzen.