
Hitzaldiaren helburua Euskal Herriaren egoera sozioekonomikoaren hausnarketa bat egitea da, etorkizun labur nahiz ertain batera begiratuta dauzkagun erronkak identifikatzeko. Gainera, Euskal Herriko sektore nagusien egoerari ere erreparatuko dio Borjak, hala nola, nekazaritzari, industriari eta zenbait zerbitzuri.
Hitzaldia Bizkaiko Batzar Nagusietan izango da (Hurtado de Amezaga kalea, 6 zenbakia) arratsaldeko 19.00etan, eta irekia izango da (eskertuko dugu izena ematea).