Skip to main content

233.300 langabetu Euskal Herrian, 15.700 gutxiago azken hiru hilean (INE)

Azken hiru hilabeteko INEren datuen arabera, Euskal Herrian 233.300 langabetu daude, urteko lehen hiru hilabetearekin alderatuz gero, 15.700 gutxiago.

1,1 puntu jaitsi da, beraz, langabezia-tasa azken hiru hilabete honetan, eta Gipuzkoan izan ezik (1,6 puntu igo da hemen), Euskal Herriko lurralde denetan jaitsi edo mantendu egin da. Araba da langabezia altuena duen herrialdea (%16,8), eta Euskal Herriko langabezia-tasaren (%15,7) gainetik kokatzen da. Europar Batasuneko 28 herrialdeen batez bestekoarekin alderatuz gero, Euskal Herrian 5,3 puntu altuagoa da langabezia-tasa.

Lehen taulan langabezia-tasak izan duen bilakaera ikus dezakegu, baita iturrien arteko aldea ere (INE eta EUSTAT).

Bigarren taulan herrialde desberdinen langabezia-tasa kontsulta dezakegu, baita bakoitzean azken urteotan izan duen bilakaera ere.

 

Analisi sakonagoa: Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian argitalpenean (2014ko ekaina, Gaindegia).

 

 

 

Oharra: Euskal Herriko lurraldeetan langabezia neurtzen dituzten iturri desberdinen datuak eskaintzen dizkizuegu hurrengo taulan. Azpimarratzekoa da zer-nolako desberdintasuna dagoen EAE-ri dagokionez EUSTAT eta INEk ematen dituen datuen artean.