Skip to main content

[ETB1] Azpimarra eta gehiago: Markel Arizmendi Gaindegiako lehendakariari elkarrizketa

Markel Arizmendi, Gaindegiako lehendakaria:

"Euskal Herria garapen unitatea izatea nahi dugu"

Gaindegiaren 10.urteurrena dela eta, Maddalen Iriartek elkarrizketa egin dio Gaindegiako lehendakari den Markel Arizmendiri. Bere alboan, Imanol Esnaola elkarteko koordinatzailea ere egon zen.

Arizmendik azaldu du Gaindegia duela hamar urte sortu zela, eta ordutik hona urrats garrantzitsuak eman direla. Bere hitzetan, "orduan ezezagunak zitzaizkigun hamaika gai, hamaika datu eta informazio, gaur egun mahai gainean ditugu, sareetan ditugu, hedabideetan". Arizmendik, halaber, "ekonomia eta gizartea" herri baten garapenerako ezinbestekoak direla esan du, eta herri gisa antolatzeko gure errealitatea sakonki ezagutu eta ikertu behar dugu.

Gaindegiaz: (57.30 minututik aurrera)