Euskal Herriko garapen eta kohesio fondoaren aurkezpena
Udalbiltzak, ekainaren 20an (osteguna) aurkeztuko du Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoa (Bilbo, 12:00).
Udalbiltzak, ekainaren 20an (osteguna) aurkeztuko du Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoa (Bilbo, 12:00).
Aste honetan, Euskal Egitura saioan, Ainara Basurkori elkarrizketa egin diogu Azaro Fundazioaren inguruan. Lea-Artibai eskualdearen garapenerako eta bertako ekonomia biziberritzeko sortutako proiektua, dagoenekoz, bide bat egina duena.
Alberto Alberdi Larizgoitiak, Eusko Jaurlaritzako ekonomialariak, errentaren banaketa eta BPGaren eta ekoizpenaren hazkundea aztertzen dituen lana kaleratu berri du: Crecimiento, competitividad, progreso técnico y distribución de la renta: análisis de la economía vasca desde 1980 y espectativas hasta 2015.
Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomiaren errealitatea eta egoera zertan den aztertuz, eman dio hasiera txosten monografikoen lehenengo aleari. Ekonomia neurtzen duten adierazleak aztertu ditugu batetik Euskal Herriko lurraldeen perspektibatik bai eta Europako Batasuneko lurralde eta erregio desberdinekiko.
Analisiaren atalean, Mikel Zurbanok, EHUko irakasleak, gaiaren inguruko bere bisioa eskaintzen digu.
Euskal Egitura saioaren bigarrengo atalean, euskal arrantza sektorearen egoera eta bilakaera aztertu dugu lehenengo zatian.
EHUko irakasleak, Mertxe Larrañagak lan merkatuaren geroaz gogoeta labur bat kaleratu du. Gaiaren inguruan, berriz, Gaindegiak, bere azken lana kaleratu du: Lan merkatua [Euskal Herriko gazteen langabezia EB-27ren bikoitza ia]
Gazteek, emakumeek eta iraupen luzeko langabeek Europako erradiografia antzekoa dute baina indize altuagoekin
15 eta 24 urte artekoen langabezia: 39,5 (+7,9)
25 eta 34 urte artekoen langabezia: 18,7 (+3,8)
Emakumezkoen langabezia: 15 (+2,2)
Iraupen luzeko langabezia: 6,1 (+1,2)
Harri eta zur utzi nau hegalaburra arrantzatzeko baimena beste lurralde bateko enpresa bati saldu izana. Ukaezina da armadoreek prezio bikaina lortu dutela kiloko itsasora joan beharrik gabe, baina hor amaitzen ote dira auzi honekikoak?
Nire ezjakintasuna aitortu behar dut. Izan ere 11 euro jasotzea pagotxa baldin bada, besteren batek askoz garestiago saltzen duelako izango da. Beraz, non dago pagotxa? Irakurri Gaindegiaren lana euskal arrantzaren inguruan.