Proiektu honen bitartez, autonomia erkidego eta herrialde desberdinen arteko ondasun eta zerbitzuen fluxuak neurtzen dira, fluxuaren jatorria eta helmuga zehaztuz, 16 ekoizpen adar desberdinentzako eta 4 garraio motarako (errepideak, trenbideak, itsasontziak eta hegazkinak).
Kasu honetan lehenengo aldia litzateke hego Euskal Herriko fluxuak neurtu eta lurralde desberdinen artean konpara ditzakegula.
CEPREDE (aurreikuspen ekonomikorako zentroak) erakundeak sortutako lana da eta 8 autonomia erkidegok parte hartzen dute bertan, tartean Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa.
Proiektuaren helburu nagusiak hiru dira:
- Eguneratua eta fidagarria den datu basea sortzea autonomia erkidego eta herrialde desberdinen arteko ondasun eta zerbitzu fluxuak jasotzen dituena.
- Web orri txukun bat garatu sortutako informazio eta dokumentazioa jasotzeko.
- Eskualde arteko merkataritzaren inguruna ikerketa ildo iraunkor bat zabaldu.
Web gunean, www.c-intereg.es aurkituko dituzu datu estatistikoak, analisi estatistikoak eta erabilitako metodologia, besteak beste.
Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroari dagozkien analisi estatistikoak.
Eranskinak: