Gorka Bueno: “bide teknologikoak ez dira nahikoak energia kontsumoren murrizketa aurrera eramateko”

EAEko garraio sektorearen energia kontsumoa eta CO2 isurketak murrizteko bideak. Eszenarioen azterketa bat izeneko kaleratu berri du Gorka Bueno EHUko irakasleak Renewable & Sustainable Energy Reviews aldizkarian.

Ikerketak Euskal Herriko garraio sistemaren argazkia uzten digu, hau da, herri industrializatu batena, eta irakasleak energia kontsumoa murrizteko 6 eszenario desberdin aintzat hartu ditu batzuk teknologikoak dira beste batzuk ez.

Lanaren ondorioak honela labur genitzake:

  • Behar-beharrezkoa den energia-kontsumoaren murrizketak lortzeko, ez dago oinarri teknologikoko irtenbide magikorik.
  • Garraioaren karbonogabetzeak bideragarri diren aukera guzti-guztiak eskatzen ditu (eta are gehiago).
  • Efizientziaren hobekuntza nabarmenak behar ditugu oraindik.
  • Lurreko garraioaren elektrifikazio sakona behar dugu.
  • Funtsezkoa da garraio elektrikoa energia-fluxu berriztagarrien bidez elikatzea.
  • Garraio publikoa bultzatu behar da, baita ibilgailu pribatuen okupazio askoz altuagoak lortu ere: Iraultza planifikazio urbanistikoan?
  • Mugikortasuna murriztea guztiz ezinbestekoa da. Ondorio ekonomikoak?

Hona hemen Gorka Buenoren lanaren inguruko dokumentazioa:

Landutako galderak:1) Zein da Euskal Herriko garraio sistemaren argazkia? 2) Azterketa egiteko erabilitako datuak neurtzeko modua desegokia dela aipatzen duzu. Zehazterik bai?3) Zure azterketan 6 eszenario aztertzen dituzu. Zeintzuk dira?
Landutako galderak:: 1) Zein da euskal administrazioen jarrera energia kontsumoa murrizteko aurrera eraman beharreko eragiketen aurrean? 2) Azalduko al zeniguke zer den ekonomiaren birlokalizazioa?
Landutako galderak: 1) Energiaren kontsumoak bidaiatzea luxu bihurtuko ote du etorkizunean? 2) Euskal Herriko energia mendekotasuna eta honen ondorioak