Beha Euskal Herria Gaindegiaren agerkari digitala da.
Proiektu honek bi helburu bete nahi ditu: batetik, gaur egun sakabanatuta dagoen Euskal Herriari eta bere lurraldeei buruzko aktualitate sozioekonomikoa biltzeko eta gunea izan nahi du, eta, bestetik, Euskal Herriaren nazio garapenarekin lotutako gogoeta eremua bihurtu, tokian tokiko errealitatetik haratago Euskal Herriaren kohesioari begiratuko diona.
Besteak beste, irakurleak ondorengo eduki motak topatu ahalko digu www.beha.eus atarian:
- Egiturazko gaien informazioa (lan merkatua, sektore ekonomikoak, gizarte politikak, Europa, energia)
- Eduki espezializatuak (txostenak, ikerketak…)
- Herri garapenari eta gure etorkizunari buruzko iritzi eta gogoetak
- Mugaz gaindiko ekimenak
- Tokiko garapenari buruzko informazioa eta albisteak, eta abar.
- Infografiak, txostenak eta bestelako baliabideak