I+G+b: Gure gastua Finlandiarena baino 1,9 puntu txikiagoa da

I+G+b gastua % 1,97koa izan zen 2010an, Batasuneko bataz bestekoaren pare

I+Gan Euskal Herrian egindako gastuak hazkunde egonkorrari eutsi dio azken hamarkadan. Bizi ditugun aldaketa garai hauetan ikerketa eta garapeneko ahalegina handitzen jarraitzea ezinbestekoa da gure gizartea eta ekonomia garai berrietara egokitzeko. Edonola ere, hazkundea ezkorra da 2009 urtearekiko, arretaz jarraitzeko datua.

Euskal lurraldeen artean, ordea, alde handia dago eremu administratibo batetik bestera, autonomia mailaren arabera. 2010an EAEk I+Gn BPGrekiko %2,08ko gastua egin zuen eta Nafarroa Garaiak %1,90. Iparraldeak aldiz %1,03. Desberdintasun honen oinarrian bi datu garrantzitsu daude. Batetik, Ipar Euskal Herriak ez du bere beharrak autonomiaz kudeatzeko instituziorik, beraz, ezin bere ekonomiarentzat estrategikoak diren jardueretan diru publikorik bideratu (horra hor Ipar Euskal Herrirako instituzio propio baten aldarrikapena). Bestetik, bere ekonomiak ehun industriala galdu du, honela, I+Gko gastuaren hartzaile nagusia den sektoreak jasotzen dituen inbertsioak urrunduz.

2010ean Euskal Herriak bere osotasunean BPGren %1,96 gastatu zuen I+Gn, 2009an baino gutxiago. 2009n lehenengoz lortu zuen Europar Batasuneko batez besteko mailara iristea, I+Gra BPGren %2,01 zuzenduz. Halaber Finlandia, AEB edo Japonia bezalako herri aurreratuen mailatik behera kokatzen da. Herrialde hauek, hurrenez hurren bere BPGren %3,47, %2,65 eta %3,44 bideratu zuten jarduera hauetara, eta Euskal Herriak % 1,77 (2007ko datuen arabera).

Datu hauek eztabaida garrantzitsua paratzen dute gure aurrean. Euskal Herriko I+Gan ahaleginak ahalik eta osagarrienak izan behar lukete lurralde guztietako sektore sozial eta ekonomikoek parte hartu eta bere onurak goza ditzaten.

[table id=7 /]

Ikerketa eta Garapenera bideratutako gastua. Euskal Herria, 2001/2010

Ikerketa eta Garapenera bideratutako gastua. Euskal Herria, 2001/2010. [table id=5 /]