Skip to main content

Euskal Herria aztergai, GIS ikastaroa

Datu azpiegiturak baliatzen, Euskal Herria aztergai

Ekonomia eta gizarte mailako fenomenoak eta prozesuak aztertzeak bilakaera indartsua bizi izan duten azken urteotan geomatikari esker. Ikus zer dion horri buruz, esaterako, Europako Batasunak INSPIRE egitasmoaren baitan. Analisi sozio-ekonomikoan Euskal Herria aintzat hartzeak, ordea, zailtasun erantsiak dakartza.  Izan ere, lurralde unitate nagusiek datu espazialak eta informazio geoerreferentziatua doan eskaintzen diote interesa duen orori, Euskal Herri mailakorik ez, ordea. Orain arte behintzat.

 Euskal errealitatea aztergai dutenen premiaz jabeturik, Gaindegiak ahalegin handi bat eginda, on-line jarri berri du hainbat baliabide berritzaile. Euskal Herriko opendata plataforma argitaratzeari ekin diogu eta dagoeneko erabiltzaileak eskura du datu espazialen azpiegitura gero eta osoagoa, bai eta datu sozio-ekonomiko andana geoerreferentziaturik.

Urrats garrantzitsua da inondik ere. Baliabideak eskura izateak, ordea, trebatzea eskatzen du. Helburu horrekin Gaindegiak UEUrekin "Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertzeko lanabesak. GIS librea" izeneko ikastaroa antolatu du.  Ikastaro honen bitartez, Euskal Herria aintzat hartzen duten ikasle eta ikerlariei geomatikaz baliatzeko oinarrizko trebetasunak eskaini nahi genizkioke.


Gaindegia, zerbitzu erakundea den aldetik, gure egitekoen artean dago baliabideak eskura jarri eta Euskal Herriari buruzko ezagumenduan sakontzeko bitartekoak jartzea.

ueu

Mikel Ayestaran-i elkarrizketa,Gaindegiako langilea:

“ikerlariei erreminta berriak eskaini nahi dizkiegu, gizarte nahiz ekonomia esparruetan burutzen dituzten analisietan baliatzeko”