Skip to main content

[ETB1] Azpimarra saioan, Euskal Herriko turismoaz

TurismoazBisitari gehiago Hegoalden, inpaktu handiagoa Iparralden

Hego Euskal Herriak 1.104.476 bisitari jaso ditu aurtengo udan, ekaina eta abuztua bitartean. Iparraldeko datuak ez dira argitaratu oraindik, baina iaz 400.969 lagun izan zituzten bisitan denbora tarte berean. Hori horrela, Euskal Herriak ez du turismorako duen erakarpena galdu krisia hasi zenetik. Egia da, Hegoalden bereziki, hazkundea moteldu dela, bai eta gaualdi kopuruan jaitsierak izan direla ere une batzuetan; bain a oro har, gero eta bidaiari gehiago datoz gurera.

Kopuru absolutuei begiratuz gero, Hegoaldek turismo gehiago mugitzen du, baina Iparralden duen inpaktua handiagoa da, bisitari eta turismo establezimendu asko metatzen baita nahiko txikia den lur eremu batean. Abuztuan izaten diren gaualdi kopuruei buruzko datuek ondo irudikatzen dute hori: Hegoalden, 2014ko abuztuan, 309 gaualdi izan ziren mila biztanleko, eta Iparralden, aldiz, 2013ko abuztuko datuen arabera, 1.184 gaualdi. Hau da, Ipar Euskal Herriko biztanle kopurutik gora dago bertan abuztuan metatzen den gaualdi kopurua.

Euskal Herri osoari begira, gaualdi horien artean, ez dira gutxi barne turismotik datozenak. Nafarroa Garaia da horren adierazle nagusietako bat: aurtengo urtarriletik abuztura, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako bisitariek 121.618 gaualdi egin dituzte guztira Nafarroa Garaian. Epe horretan metatutako gaualdi guztien artean %11 da hori. Barne turismotik etorritako bezeroen garrantzia oso handia da, beraz, eta Euskal Herriko beste herrialdeetan ere bai.

Turismoari lotutako lanpostuak

TurismoazPotoloak dira Euskal Herrian turismoaren alorrean biltzen dituenak. Hala ere, neurria egoki hartu behar zaio: sektore honek gure ekonomiarako duen garrantzia ez dago, inondik inora, industriaren edo beste zenbait alorren pare gaur egun. Turismoari lotutako lanpostuen kopurua da horren erakusle. Esaterako, Hego Euskal Herrian, aurtengo abuztuan, 72.134 lagun zeuden afiliatuta Gizarte Segurantzan, ostalaritza eta bidai agentzien adarrean. Afiliatu guztien artean, %6,4a besterik ez da hori. Alderatzearren, Mediterraneo aldeko zifrak bestelakoak dira denbora tarte bererako: Katalunian, %8,9; eta Andaluzian, %9,5.

Datuok eta beste asko jarri zituen mahai gainean Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak asteartean, ETB1eko Azpimarra saioan. Turismo marka gisa Euskal Herria bere osotasunean saltzeaz ere jardun zuen Esnaolak. Jarraian, Joana Mendiburu Basquelink webgunearen sortzaileak eta Mikel Muñoa Saiaz Hotelaren jabeak hartu zuten parte turismoari eskainitako tarte horretan.

Entzungaiak:

Ikus bideoa: