[TXOSTENA] Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian
[TXOSTENA] Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian
editore,

Gaindegiaren azken txostenak egungo lan merkatuaren egoera ikertu nahi du. Horretarako, Euskal Herri osorako adierazle anitz landu ditu, bai eta erreferente diren Europako herrialde nahiz erregioekin alderatu ere, Katalunia, Flandes edo Eskozia kasu. 

 

Last updated 3 mins ago

Egungo lan merkatuaz

Inoiz baino gehiago herritarrok abagunearen ondorioak pairatzen gabiltza. Ingurura begi-kolpe bat eman eta enplegu eza nabarmena da. Lana, jarduera, enplegua, saritutako jarduera profesionala, aintzat hartutakoa. Lana, enplegu duina, gizartearen begiradan presente dago, ardura, nahia, desioa, norberarentzat, bikotearentzat, semea edo alabarentzat...

 
Euskal Herriko enpresen nazioartekotzea
Euskal Herriko enpresen nazioartekotzea
editore,

Euskal Herriak munduko beste hainbat lurralderekin harreman estuak izan ditu mende luzetan: salgaien ekoizpena, joan etorria eta merkaturatzea. Baina hurbileko ekonomien gainbeherak hainbat enpresa itxiarazi du Euskal Herrian, eta beste batzuk merkatu berrien bila jarri: horrek denak nazioartekotzean izan du isla.

 

Last updated 3 mins ago

[ETB1] Azpimarra saioan, gazteen lan merkatuaz
[ETB1] Azpimarra saioan, gazteen lan merkatuaz
editore,

Astelehenero bezala, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailea ETB1eko Azpimarra saioan izan zen. Aste honetan gazteez eta euren lan merkatuaz hitz egin du, eta Euskal Herria osorako datu gaurkotuak emateaz gain, gure herria Europako beste zenbait erregiorekin alderatu du.

Last updated 3 mins ago

[IRITZIA] Neurri kontuak

Enpresa txikiek, hamar langile baino gutxiagokoek, enpleguaren %60ari eusten dioten aldetik ez da txantxetakoa horrelako enpresen osasuna. Horrekin batera, garrantzitsua da bertako enpresa indartsuenei egiten dieten zerbitzu ekarpena, hurbilekoa eta eraginkorra. 2008an finantza krisialdiak eztanda egin zuenetik, ordea, hainbat enpresa ikusi ditugu ateak ixten edo zailtasun larrietan, horietako asko enpresa txikiak eta langile autonomoenak.