Gipuzkoako Lurralde Behategia
Gipuzkoako datuak eta baliabideak
Hiriak ongizate sinbolo izan dira orain gutxi arte, baina datu berrienek adierazten dute, orain, hirietan daudela aberastasun diferentzia handienak, bai eta gabezia egoerarik larrienak ere. Euskal Herriko hiriburuei begiratu diegu Azpimarrako saio honetan.
Last updated 3 mins ago
Patenteen erregistroan urrun gaude Europar Batasuneko batez bestekotik: 2010 urtean, 51,4 patente erregistratu ziren Euskal Herrian milioi bat biztanleko. Europar Batasunean milioi bat biztanleko 111 patente egin ziren urte berean.
Last updated 3 mins ago
Patenteak tresna garrantzitsua dira bertako industriak produktu propioak garatu eta sal ditzan, eta besteek sortutako teknologiaren eta ezarritako prezioen arabera ibili behar ez izateko. Nola kokatzen da Euskal Herria patenteen erregistroari dagokionean?
Xavier Sala i Martin ekonomialari katalanak zenbaki objektiboen bitartez aurre egiten die Kataluniaren independentziaren aurrean esan diren gezurrei bi bideoetan: zorrari buruzkoa eta Europar Batasunaren kanporatzearen ingurukoa.
Last updated 3 mins ago
Urriaren 24an, Europar Kontseiluak zenbait helburu jarri zizkion bere buruari energia berriztagarrien alorrean. Besteak beste, 2030erako, energia kontsumoaren %27 berriztagarrietatik etorriko dela adostu dute EBko estatu kideek. Gaur egun, Euskal Herria oso urruti dago helburu horretatik.
Last updated 3 mins ago
Euskal Herriko industriaguneen mapan kontzentrazio eta hutsune handiak antzematen dira: bereziki hiriburuen bueltan metatzen dira industrialdeak, eta Bizkaia eta Gipuzkoan lurralde hedapen handiagoa badute ere, Araban, Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian desoreka handiak ageri dira.
Last updated 3 mins ago
2014ko urriaren 31n Gipuzkoako HItzan argitaratutako artikulua
Elkarrekin zer egin dezakegun mintzagai hartuta bildu ginen hainbat lagun Oiartzungo Areto Nagusian, Zazpiak Bat harreman sarearen gonbidapenari erantzunez. Gezurra badirudi ere, hitzetik hortzera darabilgun "herri" kontzeptuaren segidan oraindik ez da "lankidetza" kontzeptua agertu. Inoiz esan behar izan dugun bezala, Shanghai hurbilago dago edozein euskal herrialde baino.
Euskal Herriak %14,8ko langabezia tasa du, baina lurralde guztiek ez dute modu berean bizi langabeziaren auzia. Desberdintasunak nabariak dira bai Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean bai herrialde nahiz eskualdeen artean ere. Hori aztertu dugu aste hontako Azpimarra saioan.
Last updated 3 mins ago
Gaindegiak Euskal Herriko industriaguneen datu espazialen geruza landu du, eta ww.euskalgeo.net webgunean ipini du kontsultarako.Geruza honi esker, industriaguneen kokapen zehatza jakin daiteke, lehen aldiz Euskal Herri osorako.
Last updated 3 mins ago