Skip to main content

Europa

Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak

www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.
Etiketa orokorrak:

Osasun larrialdi aurreko enpleguari eutsi ezinik, Europako langabezia maila garrantzitsuenetakoa du Euskal Herriak

2020ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera Euskal Herriko langabezia tasa %9,88koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino handiagoa (+0,56). EUSTATen arabera, ordea, langabezia tasa apaldu egin da (-0,84) eta %9,64an kokatzen da. Iazko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, bi iturriak bat datoz langabezia tasaren igoerari dagokionez.

Etiketa orokorrak:

[2020-II] Ez-aktiboen gorakadak langabezia tasaren igoera leundu du

2020ko bigarren hiruhilekoan langabezia tasak gora egin du Euskal Herrian, baina ez du enplegu desegitea behar bezala irudikatzen. Hiruhileko honetan 57.300 pertsona aktibo gutxiago zenbatu dira eta horrek langabeziaren igoera leundu du. Nolanahi ere, langabeziaren igoera esanguratsua da, batez ere gazteen artean, Hego Euskal Herriko 16-24 urte bitartean langabezia tasa %31,6koa baita.