Familia eta seme-alaben ardura dutenentzako gizarte babes apala du Euskal Herriak (BPGren %0,9a), Turkia eta Errumaniaren parekoa, belaunaldi ordezkapen traketsa eragingo duen krisi demografiko baten erdian ere.
2018. urteko apirilean Euskal Herrian 509.900 erretiratutako pentsionista daude. Iturri ofizialen arabera, Hego Euskal Herrian 426.200 dira, eta GAINDEGIAko kalkuluen arabera, beste 83.700 dira Ipar Euskal Herrian egun.
Aspalditik tamaina txikiko bizikidetza-unitateak gero eta ugariagoak dira, familia-eredu mediterraneoaren ezaugarriak gero eta lausoagoak, eta Euskal Herriak Europar Batasunaren antz handiagoa dauka. Dagoeneko, Euskal Herrian gehienez bi pertsonez osaturiko bizikidetza-unitateak guztien %60,5a dira.