Euskal komunitatea indarrean puntueus ekimenarekin
Euskal komunitatearen presentzia interneten hedatzeko asmoz, Puntueus ekimena jaioa da. Teknologia berriak eta euskarak badute lekua sarean. Atxikimendua erakusteko www.puntueus.org helbidean.
Bikaintasuna finantza osasunean Hegoaldearentzat
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa konfidantza igorle dira: ordainketak puntualki egin eta etorkizunean kaudimena bermatuko omen dute. Standard and Poors Rating agentziak AAA kalifikazioa eman die eskualde hauei, Espainiako Estatuari, aldiz, kendu.
Laborantza: sindikalismoa eta garapena
Euskal Herriko laborantza ganbararen bi frente nagusiak izan dira sindikalismoa eta garapena. Manu Robles-Arangiz Institutuak, monografiko honetan, Euskal Herriko Labontza Ganbararen sorreratik gaurdainoko ibilbidea aztertzen du. Ikus argitalpena.
Krisi ekonomikoa eta autogobernua
Krisi ekonomikoaz haratago, beste lau krisi gehiago definitzen ditu Ramón Zallok, ekonomian katedradunak, bere iritzi artikuluetan. Egungo egoerari aurre egiteko, ekonomilariak, euskal gizartearen eta bere ekonomiaren abantailak aztertzen ditu aurrera begira erabaki eta estrategia hoberenak hartzeko. Irakurri albisteak.
XXI mendeko adierazleak Euskal Herrirako. Analisia
Ingurune ekonomiko orokorra, enplegua, berrikuntza eta ikerkuntza, ekonomiaren erreforma eta gizarte kohesioa. Lehenengo aldiz aipatu ekonomia alorren adierazle galeria apala dugu kalkulatua Euskal Herrirako. 22 adierazle genero eta jarduera adar desberdinetan banatuta.
Antón Borjak, EHUko irakasleak, eta Michel Larrasquet-ek, Mondragon Unibertsitateko irakasleak adierazle hauen gaineko analisia egin dute.
"Gure enpresek badakite lurraldea antolatzen, ez dira zabortegi hutsak"
Jon Azuarentzat energia berriztagarriak, osasun zientziak eta lurralde garapena dira Euskadiko etorkizuneko erronkak. Irakurri, DEIAn, 2008/12/14ean argitaratutako elkarrizketa. Bigarrengo zatia.
Udal Adierazleak
Udal Adierazleak batuak (zenbaitzuk eskas)