Berrikuntza lehendakaritik hasten da Innobasque-n
Pedro Luis Uriartek Innobasque-ko bere lehendakari karguari amaiera emango dio. Hala ere, Uriartek Berrikuntzaren Euskal Agentziaren aitzinean jarraituko du. Innobasque-ko Batzar Nagusian egungo egoera ekonomikoa eta krisia gainditzeko gakoak aurkeztu zituen. Irakurri Innobasque-ko Batzar Nagusiko hitzaldia.
Krisi globalaren susperraldia
Lan merkatuan, langabezia tasan eta kapitalen etekin tasa orokor beherakorrean iraungo dute krisi globalaren ondorioak honen aitzinean. Alta, hiru eremu hauetan eragitea bateraezina da. Mikel Zurbano Irakaslea, Argia Aldizkarian, 2.196. alea.
Igarobideen saturazioa mugaz gaindiko mugikortasunaren arazo
Pirinio Atlantikoko igarobideak pairatzen duen saturazioak mugaz gaindiko eskualdeen garapen ekonomikoan eragiten du. Bestetik, bidaiarien garraioa dela eta zerbitzu publikoak hobetu beharra azpimarratu dute KES eta CESR kontseilu ekonomiko eta sozialek elkarrekin egindako bi txostenetan. Irakurria albistea KESeko web orrian.
Saratxaga: "ez gabiltza etorkizunerako herriak eraikitzen"
Ereduen aldaketaren garrantzia azpimarratzen du Koldo Saratxagak egungo egoera ekonomiko eta soziala gainditzeko. Hori guztia hezkuntzatik hasita, aldaketa gutxi etorriko baita gizarte pasibo eta ez parte hartzaile baten eskutik. Irakurri Diario Vasco egunkarian, 2009-09-29ko alean egindako elkarrizketa.
Presio fiskal arina eta zama lan errentetan
Zerga politikaren inguruan oso kritiko azaldu dira adituak: Hegoaldeko zerga bilketa apala izan da EBarekin alderatuz, presio fiskal apala medio, eta lan errenten tipoa denez finkoa ez den bakarra pisu nabarmena hartzen du zorra estaltzeko garaian. Irakurri Argia aldizkarian, 2.195 alean banatutako Larrun gehigarrian, Mikel Noval eta Baleren Bakaikoari eginiko elkarrizketa.
Mugaz gain lan egin eta bizitzeko eskuliburua
Mugaz gaindi lan egin eta bizitzeak eragindako behar eta galderei erantzuteko gida kaleratu du hirugarrenez Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. Bertan, Espainiako eta Frantziako koadro fiskalak azaltzearekin batera hezkuntza, osasuna, lan mundua etab. inguruko informazioa eskaintzen du.
Estrategia berriak lehiakortasunaren eskenategi berrian
Orkestra-ko azken txostenaren arabera berrikuntza elementu garrantzitsua izan da lehikortasunaren inguruko gogoetan baina bizitako eskenategi aldaketak giltzarri izango diren elementu berriak garatu beharrera garamatza.
Bilakaera paradojikoa Iparraldeko ekonomian
2006-2008 epealdian Iparraldeko establezimendu kopurua %5,3 hazi da eta enplegua aldiz %2,9. Joera hori ordea ez dator bat Iparraldeko lurralde eremu guztietan: BAB, Amikuze eta Lapurdi Behereako eskualdeetan establezimenduen kopurua nabarmen igo den arren langileen kopurua jaitsi egin da. Ikus Baionako Merkataritza Ganbarak ateratako azken txostena: Ipar Euskal Herriko eta bere lurraldeen egoera ekonomikoa.
Herrien elkartasunetik etorkizuna lantzen
Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak Lapurdi Hegoaldeko 12 herri biltzen ditu bere baitan, hasi Hendaia, Ainhoa, Arbona eta Getariraino, bertako eta beraien garapen ekonomikoa kudeatzeko asmoz betiere guztientzat garapen sostengarri bat lortu nahiean. Elkargoak ez du izaera administratiboa, batez ere, giza baliabideen eta indarren metaketa edo elkartzea da.
Kutxarekin hitzarmena ezagutza sustatzeko
Gaindegiak Kutxako Gizarte Ekintzarekin hitzarmena sinatu du berriki Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen gaineko ikerketak editatu eta zabaltzeko.
Egingo diren lanen artean daude, besteak beste, Euskal Herriko Adierazle Nagusien zerrenda, www.atlasa.net gunea edota Euskaraz eskolatuen ibilbide sozio-profesionala Iparraldean.
Egingo diren lanen artean daude, besteak beste, Euskal Herriko Adierazle Nagusien zerrenda, www.atlasa.net gunea edota Euskaraz eskolatuen ibilbide sozio-profesionala Iparraldean.