2010eko memoria ekonomiko eta sozialak
Gaindegia,

Egunotan kaleratu berri dira kutxa, banku eta instituzio desberdinetako txosten eta memoria sozioekonomikoak.

Last updated 3 mins ago

Mahai ingurua: Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin?
Gaindegia,

Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, Jean Michel Larrasquet (ESTIA), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel Berhokoirigoin (EHLG), Amaia Fontan (LAB), Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak) hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean.

Ekitaldia irekia izango da UEUko ikastaroen karietara. Uztailaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan hasita, Baionan.

Izena eman.

Last updated 3 mins ago

Euskal Herria 2010 ispiluaren aurrean

Nafarroa Garaiko Auzitegi Gorenak Euskal Herria existitzen ez den eitea dela esan berri digu eta, ondorioz, Euskal Herria izendapena ez dagoela testu liburuetan baliatzerik. Paradoxa ordea, hortxe dago, ukatzeak berak aitortzen diola izatea. (...) Jarraitu irakurtzen. Xabier Isasi eta Imanol Esnaola, Gaindegiako Lehendakari eta Idazkariaren iritzi artikulua.

Gaindegia Txostena 2010: mamitsua edukietan zein kolaboratzaileetan
Gaindegia,

Adierazle galeria zabal eta gehigarri monografikoen atala indartuta, Gaindegiak 2010eko Urteko Txostena kaleratu du. Internazionalizazioa, zahartzaroaren argazkia, immigrazioa eta Iparralde eta Hegoaldeko erretiro adina gaiak lantzen dira sakonki eta Eztabaida Foroa izeneko atal berriarekin dator: eztabaida gaia, giza garapenaren indizea. Argitalpenari hitzaurrea Juan José Ibarretxe Lehendakari ohiak egiten dio. Argitalpena eskuragarri doan Gaindegiaren dendan.

Last updated 3 mins ago

Atzerriko kapitalaren pisua Euskal Herrian
Gaindegia,

Atzerriko kapitala erakarri eta mantentzeko ahaleginetan Euskal Herriak geroz eta lehiakide gehiago ditu. Egindako inbertsioak eta sorturiko lanpostuak mantentzea eta hauek areagotzea litzateke erronka, une batetik bestera, atzerriko inbertsiogileek erabakiz aldatu dezaketelako eta tokiko egoera menpeko bihurtu. Irakurri BERRIA egunkarian, 2011/04/10, gaiaren inguruan argitaratutako erreportajea.

Last updated 3 mins ago

Zahartze demografikoa Euskal Herrian

Erretiro-pentsioen inguruko eztabaida dela eta, aurtengo udazkenean zahartze demografikoa behin eta berriz aipatutako gaia izan dugu. Baina gai honi buruz politikoek zein hedabideek helarazten diguten informazioa, nahasia izateaz gain, askotan ez da zuzena. Hona hemen zahartze demografikoaren definizioa, Euskal Herrian dugun egoeraren azterketa laburra eta prozesu honen ondorioen inguruko gure hausnarketa. Irakurri jarraian, Marta Luxán Serrano eta Unai Martin Roncero Soziologo eta EHUko Irakasleen azterketa.

Euskal enpresen erronkak eta bideragarritasun aukerak
Gaindegia,

Euskal industriaren geroaz gogoeta eginez, Miguel Lazpiurrek, Confebask-eko Lehendakariak, bizi dugun egoera sozioekonomikoari aurre egiteko oinarrizkotzat du elkarlana eragile eta arlo desberdinetan izan, enpresen artean, instituzioetan, eragile sozioekonomikoen artean eta gizartean, orohar.

Last updated 3 mins ago