Mauleko auzapez gisa, kostaldeko eta barnekaldeko desoreka hori ekiditzeko zer neurri hartzen ahal zenituzke? Michel Etchebest

Herri tipia izanez, 3.300 jende baizik ez ditu, indar eskasa dugu. Lehen bidea da bai Xiberua bai Behe-Nafarroaren artean hautetsi sindikatu gisa ibiltzea. Gero, xantza handia da guretako bai Xiberoa eta Behe-Nafarroa Euskal Herrian izaitea: zazpi probintzia badira ezin dira bi horiek baztertzen ahal, eta ezin badira baztertzen ahal kontutan hartu behar dira.

Lurraldetasunaren norabidean. Hur gorostiaga

Ipar Euskal Herrirako prozesu konstituziogilea abian da. Euskal udaberria iritsi da azkenean! Hedabideek behar besteko garrantzia eman ez badiote ere, 2012ko martxoaren 8a Euskal Herriko historian tartea ukanen duen eguna izanen da. Arrats hartan, azken urtean instituzionalizazioari buruz hautetsi eta gizarte eragileek daramagun gogoetak urrats garrantzitsua egin zuen, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa bilduko lituzkeen lurralde elkargo edo kolektibitate baten aldeko apustua aho batez egin baitzen.

Aberri egunaren atarian, balantzea eta egitekoak

Urtero lez Aberri Eguna ospatzeko prestatzen hasi gara, nork bere erara eginen du, ordea. Askorentzat egun seinalatua da Aberri Eguna, zenbaitek besterik adierazi arren. Izango da mahai baten inguruan ospatuko duenik, bai eta Shangai edo Melbournen garagardoa dastatuz euskal nazioko kidegoa aldarrikatuko duenik ere. Lanik gabe dagoen askok, zailtasunak bizi dituzten enpresariek, egoera txarrean lanean ari direnek, baliabidez urri dabiltzan guraso bakarreko familiek, gazte ekintzaileek, gainbehera bizi duten lurraldeek… babesa eta itxaropena eskainiko dien herri bat amestuko dute.

2011 urtean 5.663 lanpostu galdu ziren euskal industrian
Gaindegia,

Araba izan da euskal lurraldeen artean bakarra industria sektorean lan egiten dutenen kopuru positiboa izan duena, INEren arabera. 2011ean, Araban, %8,7ko hazkundea eman zen. Gainontzeko euskal lurraldeetan, aldiz, balio negatiboak gailendu ziren. Nabarmentzekoa da, Bizkaian eman dela murrizketarik handiena, %7,5a 2011 urtean beti ere INEren arabera. Orokorrean, enplegu tasaren jaitsiera leundu egin da 2009 urtetik 2011 urte artean.

Last updated 3 mins ago

Dinamika ekonomikoak
Gaindegia,

Baionako Merkataritza Ganbarak Iparraldeko egitura ekonomikoa deitzen den argitalpenaren 2012ko lehenengo hiruhileko txostena kaleratu berri du. Edukien artean lantzen dira:
  • Enpresen sorrera
  • Enpresariak
  • Soldatapeko langileria
  • Interinitat

Last updated 3 mins ago

Kanpo merkataritza Euskal Herrian: krisiari aurre egiteko aukera paregabea
Gaindegia,

Artikulu honek labur aztertuko ditu Euskal Herriaren esportazio-ahalmen eta -jarduerak, eta, horrekin batera, gure enpresen esportazio-jarduerek egiten duten ekarpena baloratuko du, eskura ditugun azken datuen bilakaerari erreparatuta.

Horrez gain, esportazioak hobetzeko elementu batzuk proposatuko ditu, merkatuen dibertsifikazioaren eta prestakuntzaren jardun-alorretan.

Last updated 3 mins ago

Euskal Herriko landunen kopuruak beheraka jarraitzen du 2009tik
Gaindegia,

Euskal Herriko enplegu tasak jaisteko joerari eutsi dio azken hiru urteotan. EUSTATen arabera, 2009an enplegu tasak -3,5eko hazkundea izan zuen, 2010ean -0,5 eta 2011n -0,7. 2011n enplegu tasa % 64,6koa izan zen EUSTATen arabera, %64,3 INEren arabera. Herrialdeka, azterketa epealdian, enplegu tasaren hazkundearen beherakada murritzagoa izan da 2011 urtean. Joera orokorra, beraz, negatiboa izan da lurralde guztiekiko.

Last updated 3 mins ago

Euskal hedabideen behatokiruntz
Gaindegia,

48 euskal hedabide elkartu egin dira sektorearen inguruko diagnosia aurkeztu nahian lehenengo eta jarraian etorkizuneko erronkak zeintzuk liratekeen plazaratzeko. Aurkezpen ekitaldian sektorearen erronka nagusiak bost puntutan laburbildu zituzten: negozio eredua eta lan baldintzak, salmenta, kalitatea eta lehiakortasuna, hausnarketa eta ikerketa --horretarako hain zuzen behatokiaren proposamena--, elkarlana eta erakundeen laguntza politika.

Last updated 3 mins ago