Eredu nazionalak, zer egin?

Joseba Felix Tobar-Arbuluren iritzi artikulu honek Euskal Herriak zein erreferentzia ekonomiko eta monetario jarraitu behar duen erantzun gabe dagoen eta erantzun beharreko galdera dela adierazten du. Edonola ere, egilearen aburuz, erantzun ororen oinarrian dimentsio nazionalean oinarritua eta burujabetasunaren praktikarekin loturik joan behar du. Artikulu honen haritik irakurleak aditu honen bloga eta bertan auzi monetario eta makroekonomikoak euskal ikuspegiz argitaratutako lanak aurkituko ditu.

PEDRO LUIS URIARTE: Gure etorkizunak nazioartekotze oso indartsua behar du

Pedro Luis Uriarteren konferentzia mundu mailako ekonomiaren bilakaeraz, EAEko egungo jarduera ekonomikoaz eta "zer egin?" galderari Euskal Herrian eman beharreko erantzunaz. Bideo formatuko dokumentua da eta azpimarratzekoak dira hizlariaren etorria eta mintzaldiak oinarri dituen datuak. Horrek guztiak dokumentu oso gomendagarria egiten du ekonomia arloko herri estrategian interesatutakoentzat.

BPG (EAP*) 2010: gorako bidean berriro
Gaindegia,

BPG (EAP) pertsonako 30.422 € izan zen

Barne Produktu Gordinak eroste ahalmen parekatuan neurtuz %2 hazi zen 2010 urtean zehar (ez dugu datu berriagorik Euskal Herri osorako kalkulua egin ahal izateko). Datu hau esanguratsua da aurreko bi urteen emaitza ezkorra izan zela kontuan hartzen badugu, 2009an gogorrena, (%-5,8).

Last updated 3 mins ago

Iraupen luzeko langabezi tasa gora doa indartsu
Gaindegia,

Iraupen luzeko langabezia urte betetik gora langabezian emateari deitzen zaio. Adierazle esanguratsua da, lan merkatuaren ezaugarriak agerian uzten dituelako. 2009. urtetik hazkunde handiak izan ditu iraupen-luzeko langabezia-tasak, hala ere, 2011n hazkundea baretu egin da.

2011n EUSTATen arabera iraupen-luzeko langabezia-tasa %4,66koa izan zen, aldiz INEren arabera %5,53koa eta EUROSTATen kalkuluen arabera, %3,32koa.

Iraupen luzeko langabezia nozitzen duten pertsonen kopurua EUSTATen arabera 69.797koa da eta INEren arabera 82.810koa.

Last updated 3 mins ago

Internazionalizazioa: aukera ez ezik, beharra
Gaindegia,

Prointer, Moderna, Gauzatu… internazionalizazioa bultzatzeko programa ugari dituzte martxan euskal administrazioek. Krisiaren ondorioz, nazioartekotzea beharrezkoa jotzen dutelako adituek. Euskal enpresak ere hasi dira, pixkanaka-pixkanaka, pausoak ematen.

Last updated 3 mins ago