Inflazioa gora Euskal Herrian
Gaindegia,

2011 urteko inflazioa homogeneoa da Euskal Herrian, baina zertxobait apalagoa Iparraldean

Kontsumo Prezioen Indize orokorrak (2011 urtea) %2,5eko hazkundea izan zuen Iparralden eta %3,2koa izatera iritsi zen Nafarroa Garaian. 2010 urtearekin alderatuz hazkunde handiagoa eman zen, igoera hau 2010 urtean zehar %1,9koa Iparralderako eta %1,5 Gipuzkoarako izan baitzen.

Last updated 3 mins ago

UDALERRIEN RANKING-A: euskal udalerrien %26ak zahartze tasa kritikoa pairatzen du
Gaindegia,

Euskal Herria osatzen duten 685 udalerrietatik 178k %25eko edo gehiagoko zahartze tasa dute. Honek esan nahi du Euskal Herriko udalerrien laurdena egoera oso larrian dagoela, hauetariko gehienak desagertzeko edota epe laburrean desertifikatzeko arriskuan egonik (biztanleria kopuru murritzagatik eta zahartze tasa altuagatik). Zahartze tasarik altueneko lurraldeak Nafarroa Garaian kokatzen dira, guztira 123 udalerri (nabarmentzekoak dira Pirinioaldea eta Erdialdea).

Last updated 3 mins ago

Euskal patenteen kopurua behera
Gaindegia,

Goi teknologian murrizketa handiagoa izan da

Euskal Herrian patenteak %48,2 murriztu ziren 2009 urtean zehar aurreko urtearekin alderatuz. Horrek esan nahi du boskoiztu egiten dela 2008an (%-9,4) alor honetan emandako jaitsiera eta ondorioz azken hamarkadan biztanleko patente kopuruaren ratioa inoiz ezagutu gabeko zifretan kokatzen da (31,6 patente milioi bat biztanleren arabera), EUROSTAT eta EPOko datuen arabera.

Last updated 3 mins ago

Cristina Berechet: Produkzio-egituraren dibertsifikazioa Nafarroan eta espezializazio adimenduneko estrategiak

Europako Batzordearen esanetan, espezializazio adimendunaren helburua da eskualdeek berrikuntzarako duten gaitasuna indartzea eta, lehiarako zer jardun-eremu abantailatsu dituzten identifikatu ondoren, haietan biltzea beren giza baliabideak eta finantza-baliabideak. Azken hamarkadatan, Europako eta Espainiako eskualde ugarik abiarazi dituzte dibertsifikazio eta berrikuntzako estrategiak, bai eta espezializazio adimendunekoak ere, eta horietako askok Europako Batzordeak hazkunderako estrategia-mota horiek sustatzeari ekin baino lehenagotik ekin diote bide horri.
Euskal Herrian 424 mediku daude ehun mila biztanleko
Gaindegia,

Erizainen ratioa igo da azken hamarkadan, ospitaletako ohe kopuruarena, aldiz, jaitsi

Euskal Herrian 13.156 medikuk dihardu, EUROSTAT-en arabera (2010 urteko datuak). Alegia, 424 mediku ehun mila biztanleko. Datu honek aurreko urtearekiko hazkundea izan du eta 2006 eta 2008 urteetako gora-behera alde batera utzita, goitiko joerari eutsi dio medikuen ratioak azken urteotan.

Lurraldeka Nafarroa Garaia da 612,3 medikurekin batez besteko nazionala gainditzen duena. Azken bi urteotako gorakadak ekarri du emaitza hori.

Last updated 3 mins ago

Euskal itsasportuetako garraio bolumena %8,8 gutxitu da 2011 urtean
Gaindegia,

Inportazioen jaitsierak (%-11) eragin du beherakada

Salgaien itsas merkataritzari emandako euskal portuetan (Bilbo, Baiona, Bermeo, Pasaia) ibilitako salgaien bolumena %8,8 jaitsi zen 2011ko jarduera aurreko urtearekin alderatuz gero. Bermeoko portuko datu ofizialak oraindik eskuratu ez baditugu ere, Pasaiakoa izan zen jaitsierarik handiena nozitu zuena (-16,5%), ondoren Baionakoa (% -11,6). Bilboko portuak, euskal portuetan sartu eta ateratzen diren salgai guztien %82a kudeatzen duena, izan zen atzeraldiari ongien eutsi ziona (%-7,7).

Last updated 3 mins ago