EUS-CAT, Mugaz gaineko lurralde antolamenduari buruzko jardunaldiak
Bizkaiko ekonomia eta gizarte alorreko adierazleak Euskal Herriko ingurunean
Gaindegiaren aldizkari korporatiboa

Gaindegia sortu zenetik gaur egunerarte elkarteak eramandako bidea eta egikaritutako proiektu eta ekoizpenen berri ematen duen dokumentua duzu honakoa.
Egun, euskal herritar okupatu gehienak (%61,6) zerbitzuetan ari dira lanean
Zerbitzuen sektorea da egun euskal herritar gehien enplegatzen dituen sektorea, 2001eko datuen arabera. Bost euskal langiletatik hiru (%61,6) ari dira zerbitzuetan.
Euskal Herrian 1,3 milioi familia-etxebizitza daude, eta bakoitzean batez beste 2,3 lagun bizi dira
Euskal Herrian 1.287.127 familia-etxebizitza zeuden 2001 urtean. Etxebizitza gehien Bizkaian daude, 467.850, zehazki, Euskal Herriko etxebizitzen herena baino gehiago (%36,3). Etxebizitza gutxien, berriz, Zuberoan daude: 7.560 besterik ez, Euskal Herriko etxebizitzen %0,6. Gainerako herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan 292.843 etxebizitza daude (%22,8), Nafarroa Garaian 254.954 (%19,8), Lapurdin 126.366 (%9,8), Araban 124.957 (%9,7) eta Nafarroa Beherean 12.597 (%1,0)...>>>
Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin etxebizitza nagusien %22-%40 alokatzen dituzte, eta gainerakoetan, %7-%8
Lapurdi da etxebizitza gehien alokatuta dituen herrialdea: 1999an, %39,9ko portzentajea zuen. Gehien hurbiltzen zaizkionak Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira, %23,5 eta %22,3ko portzentajea baitute hurrenez hurren. Gainontzeko herrialdeak urrun daude horietatik: Gipuzkoak %8,1eko portzentajea zeukan 2001. urtean, Nafarroa Garaiak %7,7koa, Bizkaiak %6,9koa eta Arabak %6,7koa.
Euskal Herrian bederatzi etxebizitza nagusitatik bakarra dago alokairuan, eta %85,3 jabetza eredukoak dira
Euskal Herriko bost etxebizitzatatik bat (%19,1) hutsik dago
Zentsuetako datuen arabera, Euskal Herrian 245.422 etxebizitza daude hutsik; bost etxebizitzatatik bat (%19,1).
Euskal Herrian, bost biztanle okupatutatik hiru zerbitzuetan ari da
Euskal Herrian, 2001eko datuen arabera, hirugarren sektorean ari da lanean jende gehien (zerbitzuetan); gutxien, berriz, lehen sektorean (nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan...). Bigarren sektorea (industria eta eraikuntza) indarra galtzen ari da, baina oraindik ere garrantzitsua da...