Lapurdiko kostan tokiko ekonomiara bideratutako enplegua oso errotua dago
Kostako aglomerazioan enplegu pilaketa hori ezaugarritzen dituzten funtzioak gertuko zerbitzuak, kudeaketa, osasuna eta gizarte ekintza edo banaketa dira
Kostako aglomerazioan enplegu pilaketa hori ezaugarritzen dituzten funtzioak gertuko zerbitzuak, kudeaketa, osasuna eta gizarte ekintza edo banaketa dira
Azken hamarkadan igo egin da tokiz gaindiko ekonomiara bideratutako enplegua, alta geroz eta pisu txikiagoa du lurraldeko ekonomia orokorrean
2012 urteko laugarren hiruhilabeteko langabezia tasa 15,7 puntukoa izan da , orainarteko altuena. Orotara 229.555 langabetu.
Irlandan bezala langabezia EB-27an baino 4,3 puntu altuagoa da; hau da,10,2 puntu Espainiaren azpitik eta 4,5 Frantziaren gainetik.
Ameriketako Estatu Batuetan Strictly USA izeneko ekimen batean bildu dira herrialde horretako hainbat ekoizle. Bertako bezeroen abertzaletasuna ziztatu edo atzerriko erosleen konfiantza eragin nahi izatea da ekimenaren muina. Azken batean bertako produktuen azoka osatu dute. Bertan egina, bertako produktuekin eta bertako inteligentziarekin ekoitzia izatea da produktu hauen ezaugarria.
Marka hau sustatzearen beharraz mintzatu da hainbat azken aldian. Bai Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeen inguruan, bai Ipar Euskal Herriko ekonomia sustatzeko proposamenen inguruan. Aurreko batean esan bezala, “euskaldun” agertzeak mesede egiten dio euskaldunari historian gutxitan izan bezala. Baina Made in Basque Country sor marka garatzeak ezinbestean orain arte inoiz edo gutxitan egin dugun ariketa bat egitea eskatuko digu, “basque” kontzeptuaren pean nor eta zer sartuko dugu?
Hegoalden, etengabeko prezioen beherakada joera bihurtu da 2009tik
Inoizko kopururik altuena gaurdaino biztanleriaren hazkunde apal baina etengabekoari esker
Euskal Herria aintzat hartzen duten indar politikoek gero eta babes handiagoa mendebaldean, urria ekialdean, GAINDEGIAk hauteskunde emaitzak aldagai sozioekonomikoekin uztartuta ezagutzeko aukera ematen dizu www.eh-hauteskunde-emaitzak.net atarian.
Euskal Herria aintzat hartzen duten partiduen bozkak (%). 2012 EAE, 2012 IP, 2011 NAF
INEk gaur Hegoalderako lan merkatuaz argitaratu dituen datuak eta Ipar Euskal Herrikoak aintzat hartuz (INSEEren datuak eta gure estimazioekin), 2012ko bigarren hiruhilekoan Euskal Herrian langabezia tasa %14,6ra iritsi da (215.929). Aurreko hiruhilabetekoarekiko alderaketan, hazkundea 0,7koa izan da. Aurreko urteko epe berarekiko, ostera, ia hiru puntuko hazkundea nozitu dugu (%2,9).
Bosgarren urtez jarraian, Gaindegiak, Gaindegia Txostena 2011 argitalpena kaleratu du. Ohiko edukiei eutsiz, Euskal Herriko errealitate ekonomikoa eta soziala aztertzeko eta honetaz gogoeta egiteko herramintak eskaintzen dituen argitalpena. Kolaboratzailea eta aditu talde zabal batek babestua, ohikoa den legez, txostenak hamaika konturi erantzuten dio.