Argitalpenak

Euskal Herrirako adierazleak. Metodologia oharrak.
Gaindegia,

Gaindegiak, 2008ko ekainaren 6an, Euskal Herriko adierazle ekonomiko eta sozialak neurtzen izeneko lana aurkeztu zuen. Jarraian, Enekoitz Etxezarreta eta Jon Larrañaga ekonomilariak eta EHUko irakasleek, Euskal Herrirako adierazleak zehazteko erabilitako metodologia irizpideak aurkezten dira.

Last updated 3 mins ago

Industria ahultzen eta zerbitzuen sektorea gailentzen
Gaindegia,

Iparraldeko industria jarduera ahula da eta ahultzen doa zerbitzu sektorearen onurarako. 942 enpresa daude; lau urtean 50 itxi dira eta 1000 enplegu galdu. Horietatik guztietak 37 soilik dira 50 langiletik gorakoak eta 37tik 17k, berriz, erabaki guneak atzerrian dituzte. Datuen iturria: Baionako Merkataritza Ganbera.

Last updated 3 mins ago

Ekonomia soziala Iparraldean: kooperatibismoa
Gaindegia,

SEI (Systèmes d´Equipements pour l´Informatique) enpresa ohiaren porrotaren azterketa egiten du Xabi Larraldek bere tesian. Baionako enpresa hau Iparraldeko kooperatibismoaren erreferenteetako bat izan zen. Ikus albistea, GARAn, 2008/03/23.

Last updated 3 mins ago

adfasdfas
Erabiltzaile a… (ez da egiaztatu) ,

GAINDEGIA, observatorio para el desarrollo económico y social de Euskal Herria, ha publicado recientemente el Informe Gaindegia 2007 donde se recogen los principales indicadores económicos y sociales de Euskal Herria.

Last updated 3 mins ago

Familia enpresak laguntzeko foroa
Gaindegia,

Euskal Herriko ekonomiaren zati garrantzitsua dira familia enpresa txikiak zein ertainak, baina gehienak arazoak dituzte erreleboari eusteko: soilik heren bat iristen da bigarren belaunaldira eta erdia hirugarrenera. Egoera honen aurrean, Euskoganberak Familia Enpresen Foroa izeneko ekimena sustatu du enpresaburuak hezteko, informatzeko eta oinordekoak prestatzeko.

Irakurri honen inguruko erreportajea 2008ko martxoaren 30eko BERRIAko EGITURA gehigarrian.

Last updated 3 mins ago

Gizarte erantzunkizuna euskal enpresetan
Gaindegia,

EKONOMIAZ lau hilabetekariaren azken zenbakian euskal enpresek eramandako gizarte erantzunkizun ekimenak aztertzen dira, batez ere, Xertatu proposamena. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, "Enpresa eta gizarte erantzunkizuna Gipuzkoan" izenburuko argitalpena kaleratu du. Ikus Iñaki Beti, liburuaren egileetariko bati eginiko elkarrizketa NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian.

Last updated 3 mins ago